- Gasteizko Udalak abian jarri duen ikerketa feministako lehen lehiaketa da. Eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Masterrarekin lankidetzan egin dute. Joan den astean Udalak adierazi zuenez, lehiaketa honek oso harrera ona izan du herritarren artean. Hain zuzen, ikuspegi feministatik 31 ikerketa-proposamen aurkeztu dira. Proposamen-gaiak hainbat izan dira: emakume migratzaileak, sexu-zaintza eta -orientazioa eta genero-identitatea, aniztasun funtzionala, osasunarekin, kulturarekin, artearekin, feminismoarekin, gorputzaren bidezko ahalduntzearekin, prostituzioarekin, komunikabideekin, hezkuntzarekin eta zientziarekin lotutako proposamenak, besteak beste. Berdintasunetik proiektu guztien kalitate teknikoa nabarmendu nahi izan dute, baita jasotako proposamen kopurua ere. Udaleko kideen hitzetan, "jasotako proposamenen kopurua ez ezik horien kalitate teknikoa ere nabarmentzekoa da. Hori dela eta, zaila gertatu da erabakitzea; azkenean bi proposamenek lortu dute puntuaziorik handiena eta, beraz, bi horiek sarituko dira: Literatur klub feministen lanaren bisibilizazio premia, Andrea Perales Fernandez de Gamboa eta Maria Gema Lasarte Leonetena, eta Nire gorputza gudu-zelai bat da. Feminismoen rola gasteiztar emakume lodien bizipenetan, Irati Garcia Lopez de Aguiletarena