Familiek eskola-komunitatean parte hartzea sustatzeko kanpaina bat sortu da
'Parte hartzea erabakitzea da' kanpaina jarri du abian Gasteizko Udalak eta bideo bat egin dute partaidetza sustatzeko
-Gasteizko ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenetarako eta eskola-kontseiluetarako hauteskundeak laster izango direla eta, Parte hartzea erabakitzea da kanpaina jarri du abian Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak. Besteak beste, bideo bat egin du, familiek organo horietan eta eskola-bizitzako beste jarduera batzuetan duten partaidetza sustatzeko.
"Eskola-komunitateko sektore guztien partaidetzaren garrantzia nabarmendu nahi dugu, eta, hortaz, prozesu horretan parte hartzera anima-tzen ditugu", adierazi zuen atzo Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok eta gaineratu zuen: "Familien partaidetza oinarrizko eskubide bat da, eta seme-alaben hezkuntzan laguntzeko aukera bikaina. Badakigu hezkuntzaren kalitatearen faktoreetako bat dela, ikaskun-tza-prozesua hobetzen duela, baita ikastetxearen eta hezkuntza-sistemaren efikazia ere". Ildo horretan, "hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzeko inplikatuta" dagoela esan zuen. Horregatik guztiagatik, Udalak ordezkaritza-organoetako kide gisa parte hartzen du hiriko 92 ikastetxetan.
Temas
Más en Araba
-
La Policía Local de Vitoria-Gasteiz ha detenido a un hombre de 53 años como presunto autor de un delito de lesiones a su ex-pareja
-
Mercedes-Benz ya tiene fecha de presentación del nuevo modelo de furgoneta eléctrica fabricado en Vitoria
-
El Gobierno Vasco aprueba una ayuda extraordinaria para garantizar la rentabilidad de la remolacha en Álava
-
Detenido en Vitoria por robar en un establecimiento y agredir al vigilante de seguridad