- Indarrean dagoen alarma egoeraren ondorioz, zirkulazioa murrizteko neurriak hartu ziren eta horren ondorioz martxoaren 14tik 31ra bitartean nitrogeno dioxidoa jaitsi egin da Euskal Herriko hiri etan. Gasteizko hiri-sareko nitrogeno dioxidoaren batez besteko balioa ere %39 murriztu da. Trafikoak eragindako kutsadurak% 54 egin du behera lurraldean.
"Lehenik eta behin, Ekologistak Martxan taldeak pandemia jasaten ari diren pertsona guztiei elkartasuna adierazi nahi die, baita osasun eta gizarte larrialdiari aurre egiten ari direnfuntsezko zerbitzu publikoei ere", adierazi zuten atzo Ekologista Martxatik. Gauzatutako txostenak nitrogeno dioxidoaren (NO2) datu ofizialak aztertzen ditu. Datu horiek 2020ko martxoa eta aurreko hamar urteak bitartean Espainiako Estatuko 24 hiriren artean banatutako 125 neurketa-estaziotan jaso dira. Beraz, azken hilabeteko hiriko airearen kalitatearen argazki "finko" bat aurkezten du, alarma egoera eta konfinamendu-neurriak deklaratu aurretik zein ondoren.Ondorio nagusien artean, honako hau nabarmendu dute: "Martxoaren 14an alarma egoera adierazi zenetik, Espainiako hiri nagusietan nabarmen murriztu dira nitrogeno dioxidoak (NO2) eragindako kutsadura atmosferikoaren maila; izan ere, jaitsiera hori, azken hamarkadaren egun berberekin alderatuz, %55 izan da", jakinarazi eta erantsi zuten: "Euskadi ez da ezberdina izan eta, iazko neurriei begiratzen badiegu, bataz besteko kutsadura murrizketa %30 izan da: %39 Gasteizen, %30 Bilbon eta %22 Donostin". Azterlan honen ondoren, Ekologistak Martxan-ek honako hau ere azpimarratu nahi izan du: Aztertutako hiri guztietan, alarma egoeran erregistratutako NO2-en maila azken hamarkadako martxoko bigarren hamabostaldiko baxuena da. Horrez gain, muga-balioaren eta OMEren urteko gidaren oso azpitik mantentzen dira, zirkulazio-estazioetan martxoan atari hori maiz gainditzen denean. Lurraldeei begiratuta, kantauri itsasoko ertzako hirietan kutsadura gutxiago murriztu da, beharbada zehaztu gabeko faktore meteorologikoengatik. Mediterraneoko itsasertzeko hiriek, ordea, NO2 maila gehien jaitsi dituztenak dira, batzuetan landa-estazioetako kon-tzentrazioak eman arte. Kalitate hobekuntza horien justifikazioen artean, euriteek eta "ezegonkortasun atmosferikoak" ere airearen kalitate orokorra hobetzen lagundu dutela zehazten dute.
Nitrogeno dioxidoa autoen ihes-hodiek isurtzen duten kutsatzaile ohikoena da "baita industria eta etxe galdarek ere"; hortaz, haren bilakaera erabat lotuta dago motordun trafikoaren isurketekin, hiriko airearen kalitatean eragiten duen faktore nagusia baita, beti ere txosten honen arabera. Carlos III Osasun Institutua eta Europako Ingurumen Agentziaren arabera, NO2-ak 7.000 heriotza goiztiar inguru eragiten ditu urtero Estatuan. "Gas narritagarria da", arnasketako gaixotasunak larriagotzen dituena eta infekzioekiko erresistentzia murrizten duena; beraz, "haren murrizketa zorrotza albiste ona da", gaur egungo osasun-larrialdiko testuinguruan, diote talde honetatik.
"Covid-19 gaixotasunaren krisiak erakutsi du motordun trafikoaren murrizketa eta mugikortasun jarraibideetan izandako aldaketak direla hirietako airearen kutsadura murrizteko tresnarik onenak. Halere, herio-tzak eta arazo larriak sortzen ari den muturreko egoera batean gertatu da", helarazi zuten. Hau da, koronabirusaren pandemiak sortutako egoera "lazgarri" honek Ekologistak Martxan taldeak eta komunitate zientifiko osoak "behin eta berriz esaten dutena berresten du": hirietako trafiko motorduna murrizteak ondorio argiak dituela kutsadura gutxitzean, eta horrek, aldi berean, "osasun publikoaren hobetze nabarmena dakarrela". "Krisi gogor honetatik, konfinamendutik eta pertsonen zirkulaziorako mugetatik behin aterata, egiaztapen horrek hiri-mugikortasuneko politiken bidea adierazi beharko lituzke, asmo handiko emisio txikiko eremuak ezarriz, garraio publikoa berreskuratuz eta bizikleta eta oinezkoen zirkulazioa indartuz, ibilgailu motordun pribatuaren ordezko garraiobide gisa".
%39
Nitrogeno dioxidoa jaitsi egin da Euskal Herriko hiri etan. Gasteizko hiri-sareko nitrogeno dioxidoaren batez besteko balioa ere %39 murriztu da.
%30
Euskadin iazko neurriei begiratzen badiegu, bataz besteko kutsadura murrizketa %30 izan da: %39 Gasteizen, %30 Bilbon eta %22 Donostin.
Ondorioa. "Bada ondorio positiborik ere koronabirusaren pandemiari aurre egiteko itxialdi neurriak direla" eta, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Iñaki Zuazo Urionabarrenechea irakasleak eta Eduardo de la Torre Pascual ikertzaileak egiaztatu ahal izan dutenez. Haien kalkuluen arabera, UPV/EHUren aurrez aurreko jarduera ia hiru astez etetearen ondorioz, 1.577 tona CO2 gutxiago isuri du unibertsitateak; hau da, urtero sor-tzen duenaren %5,63.
Lankidetzan. Jasangarritasun Zuzendaritzak mugikortasun ohituren inkestan lortutako emaitzak hartu zituzten abiapuntu Zuazok eta De la Torrek azterlan hau egiteko. Aipatutako inkesta unibertsitateko kideei egin zieten 2018an, eta Europa mailan egin zen, U-mob sarearen barruan dauden beste unibertsitate batzuekin lankidetzan. Ekimen horretan, unibertsitateko kideen mugikortasun ohiturak ikertu zituzten.