BASTIDA. “Gaur festa eguna da, elkarrekin indarrak hartzeko eguna da, gu handitzekoeguna, hartara gure helburuak lortzeko eguna”.
Helburuhorien artean kokatu ditu Bastida ikastolako ordezkariak xede hauek: Ikastolaaurrera eramaten ari den berrikuntza pedagogikoa sendotzea; teknologia berrietarako azpiegitura sendotzea; etaikastola hazteko egin diren obretarako banketxeekin dituzten kredituei aurreegitea.
Helburuhoriek lortzeko, hain zuzen ere, herritarren laguntza bezala erakundeena erebehar dutela azaldu du Virginia Salazarrek, eta erakundeetako ordezkariak bertanzirela aprobetxatuz, zuzenean eskatu die laguntza.
ArabaEuskaraz Kultur Elkarteko lehendakari Xabier Arrietak, berriz, Arabakoikastolen bilakaeraren errepasoa egin du. Arabar Errioxaren egoera azaldu du:”Bianako ikasleak DBH Oionen egiten dute eta ondoren Lapueblan Batxilergoa,Bastidako ikasleak DBHko lehen etapa bukatu ondoren ere Lapueblan jarraitzendituzte ikasketak, D ereduko Batxilergobakarra, Errioxan, gurea da”. Bertako ikastoletara Euskal Herritik kanpoko ehunkaikasle etortzen direla ere azaldu du Arrietak: “ Mirandatik Logroñoraino, 280ikasle inguru dira Euskaditik kanpo bizi eta Arabako Errioxako ikastoletaneskolatzen direnak”. “Baina garraio zerbitzua beharrezkoa da, MirandatikLogroñoraino, herririk herri dabilen garraio zerbitzua galga handia suposatzendigu”, gaineratu du Arrietak. Horregatik, Administrazioaren laguntza eskatu du zama ekonomiko hori arintzeko.
Aipagaiizan ditu, era berean, Armentia ikastolan heldu den ikasturtean Batxilergoaeskaintzen hasiko direla, eta Argantzon ikastola, aldameneko Manzanos herrian,Lehen Hezkuntza eskaintzen hasiko dela. Horretarako, halere, EuskoJaurlaritzaren baimena behar du, eta baimen hori galdegin dio HezkuntzaSailari.
HezkuntzaLegea ere aipatu du Arrietak. “Urteetan esperoan izan duguna”, azaldu du, eta “zezena adarretatik hartzeko garaia” iritsi dela azpimarratu du: “Hezkuntzalegea, Kalitatea bultzatuko duena, berdintasuna bilatuko duena, behar dugun finantzazioa ziurtatukodiguna, eskubide eta bete beharrekin noski, izan eskola legea edo eskola ituna,gure hezkuntza sistema arautuko duena, izan hezkuntza publikoa edo itunpekoa,azken batean guztiok eskaintzen dugu zerbitzu publikoa”.
Eguraldibikaina eta askotariko eskaintza
Goizeangoizetik primerako eguraldia egiten ari da Labastidan. Jendea ere goizean goizhasi da iristen, eta uneotan milaka euskaltzale ari dira ibilbidean zeharpaseatzen eta guneetako askotariko ikuskizunez gozatzen.
Gazteekberriz Erronka jokoa dute goizeko saio nagusia. Arabako ikastoletakoordezkariak elkarrekin eta elkarren aurka lehiatzen ari dira, baina lehiakbaino garrantzia handiagoa du elkarlanak, kooperazioak, eta, bereziki,elkarrekin primeran pasatzeak.
Helduden urtean Argantzon ikastolak antolatuko du Araba Euskaraz, eta lekukoaldaketaren ekitaldia egin da ikastolan. Arabako ikastola txikiena daArgantzon, eta Trebiñuko egoera bereziaren barruan, haizea kontra eduki arren,lan handia egiten ari dira hamabi urteotan. Haur Hezkuntza eskaini du orainarte, baina heldu den ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntza ere emango du.Horretarako alboko Manzanos herrian irekiko dituzte gela berriak. Dena den,oraindik ez dute Hezkuntza Sailetik baimena eskuratu, eta hori du orainlehentasuna.