Euria eguerditik aurrera asteartean
Egunaren lehenengo partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, urriaren 1ean, egunaren lehenengo partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Eguerditik aurrera euri txikia egingo du, eta arratsaldean zaparradak ertainak izango dira, zenbait tokitan trumoitsuak, eta ugariagoak egunaren amaieran.
Hego-osagaiko haizea ahulbizi ibiliko da, eta arratsaldean mendebal-osagaira aldatuko da bizi, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira, eta maximoetan aldaketarik ez Kantauri isurialdean eta gutxi jaitsiko dira gainerako lekuetan. Hiriburuetan, Bilbon 15 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 22 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da, 4-5eko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du egunaren lehengo partean, eta itsaskia edo itsaski handia ondoren. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko du, eta goizean zehar txikituz joango dira 1-1,5 metrokoak izan arte. Itsasgorak 02:50ean eta 15:01ean izango dira, eta itsasbehereak 08:44an eta 21:08an. Uraren tenperatura 19-20 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
Balorazioa
"Goiz-lanbroa. Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta goizean hodeitza handituz joango da, hodeitsu gelditu arte, tarteka oso hodeitsu; egunaren lehenengo partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Eguerditik aurrera euri txikia egingo du, eta arratsaldean zaparradak ertainak izango dira, zenbait tokitan trumoitsuak, eta ugariagoak izango dira egunaren amaieran. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da; arratsaldean mendebal-osagaira aldatuko da bizi, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez Kantauri isurialdean eta gutxi jaitsiko dira gainerako lekuetan".
Temas
Más en Actualidad
-
Una mujer muere por una transfusión de sangre equivocada en Atenas
-
Vuelve el bulo veraniego de las gafas de sol, su uso no hará que tu piel se queme más fácilmente
-
A prisión un hombre por incendiar de forma intencionada la casa de su expareja en Sevilla
-
Condenas de 36 y 33 años para el hombre y la mujer que violaron y grabaron a sus hijas