Zehaztu dute azken hilabeteotan hainbat autobus-lineatan egingo dituzten egokitzapenekin lotuta TUVISAk landu dituen aldaketak abian jartzeko data. Hala, irailaren 16an jarriko dituzte abian langileekin adostutako hobekuntzak 1, 3, 5, 6, 7 eta 9 lineetan. Aldaketa horietako batzuek, gainera, tranbia Salburura hedatu zutenetik garraio publikoko lineen birdiseinua aztertzen hasi zirenetik herritarrek egindako ekarpenei ere erantzuna emango die.
Hain zuzen ere, azken hilabete hauetan, hainbat markesinaren tokia aldatu dute, geraleku berrietan gidarientzako komunen birkokatzea kontratatu da eta TUVISAren sareak behar bezala funtzionatzen duela erregulatzeko sisteman beharrezko aldaketa informatikoak gehitu dituzte.
Lan horiek amaituta, honako aldaketa hauek aplikatuko dira datorren astetik aurrera:
Linea Betoñu – Goikolarra eta 9. linea Gamarra – Goikolarra
- Maiztasun handiagoa goikolarran: Goikolarrarako zerbitzua areagotuko da, gaur egungo eta etorkizuneko auzoaren hazkundeari erantzuteko. Horretarako, 3. eta 9. lineetako autobusen koordinazioa aldatuko da, auzo berri horretara bidaia gehiago iristeko eta ibilbidean Asparrena kalea barne hartzeko. Maiztasuna, gaur egun, 20 minutukoa da lanegunetan, eta aurrerantzean 10 minutukoa izango da.
- Aldaketak lineen izenean: Arelegi auzo-elkartearen eskaerari erantzunez, eta 9. lineen izenak aldatuko dira Goikolarra auzo sortu berria barne hartu dadin. Hala, 3. linea, orain arte Betoñu – Zumakadi izenekoa, Betoñu – Goikolarra deituko da. Halaber, 9. linea, orain arte Gamarra – Zumakadi izenekoa, Gamarra – Goikolarra deituko da.
- Aldaketa duranarako ibilbidean: Duranan dauden bi geltokiak bateratuko dira, 9. linean abiadura komertziala areagotzeko.
- Geltoki berria asparrena kalean: laster, geltoki berri bat jarriko da Bustaldea kalearen bidegurutzean, handitzen ari den Goikolarrako eremuari zerbitzu hobea emateko.
Linea Salburua – Elejalde:
- Luzapena eta geltoki berriak arkaiaten: Orain arte, Brusela hiribidea / Elorriagako atea geltokian zegoen 5. linearen ekialdeko muturra. Linearen tarte hori luzatu egingo da Arkaiatetik ibilbidea osatu arte, Gabriel Martínez Aragón kalean. Hala, igotzeko eta jaisteko 2 geltoki berri sortuko dira Brusela hiribidea eta Elorriagako kontzejuaren eremu urbanizatua lotzen dituen bidearen parean.
Linea.- Zabalgana – Arkaiate
- Geltoki berria: Laster geltoki berri bat jarriko da Madril kaletik Done Jakue hiribiderako igoeran (erdialderako norabidean).
Linea – Borinbizkarra – Salburua
- Ibilbide berria bake kalera arte: Linearen zati bat tranbiaren egungo ibilbidearekin bat zetorren, Salburuko bulebarrean. Hori saihesteko, ibilbidea aldatu da. Hala, linea hori Bake kalera iritsi eta bertan hasiko du ibilbidea Posta eta Olagibel kaleen arteko geltoki berri batean, eta horrela, zerbitzu hobea eskainiko du Santiago Ospitalearen eta El Corte Inglés inguruan.
Linea Zirkularra
- Ordutegi berriak larunbatetan: Amaierako geltokietako irteerak puntualagoak izateko.
Irailaren 16tik aurrera egingo diren aldaketa horiek jasoko dituzten lineetan pilatzen da hiriko autobus-sareko erabiltzaileen % 40 baino gehiago.
“TUVISAk bere linea horien zati handi bat aldatuko du datorren astetik aurrera zerbitzu hobea emateko (bereziki, auzo berriei). Hainbat tokitan ibilbideak zabaldu, geraleku berriak sortu eta maiztasunak hobetuko dira. Hori guztia, gainera, langileekin adostuta eta herritarrek egindako ekarpenei arreta emanda egin dugu”, adierazi du TUVISAren presidenteak, Iñaki Gurtubaik.
TUVISAren garraio-sarean ezarri beharreko aldaketak ez dira hemen geldituko. Datozen asteetan hobekuntza gehigarriak sartuko dira, garrantzi txikiagokoak, eta abian jartzen diren unean jakinaraziko dira.