Giro eguzkitsua eta tenperatura gora asteazkenean
Tenperatura minimoak zertxobait jaitsiko dira
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 3an, giro eguzkitsua eta tenperatura gorantz. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, ipar-ekialdeko eskualdeetan izan ezik, han behe-hodeien hondarrak gera baitaitezke. Horrez gain, egunsentian barnealdean behe-lainoa sortuko da. Iparraldeko haizea suabe ibiliko da eta arratsaldean Ebro ibarrean ziertzoa bizituko da.
Tenperatura minimoak zertxobait jaitsiko dira eta maximoak igo egingo dira, 25 gradu ingurura helduz barnealdeko zenbait lekutan. Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 25 gehienez.
Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta egunaren lehenengo partean mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da eta bigarrenean ipar-mendebaldekoa; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:18an eta 15:45ean izango dira, eta itsasbehereak 09:17an eta 21:50ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, egunaren lehenengo partean behe-hodeien tarte hodeitsuekin Kantauri isurialdean. Egunaren lehenengo partean baliteke Gipuzkoan noizbehinka zirimiria egitea. Mendebal/hego mendebaldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin kostaldean; arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorren batekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki barnealdean.
Temas
Más en Actualidad
-
Fallece un menor de 14 años que se golpeó la cabeza cuando se bañaba en un río en León
-
Vandalizan la sede del PSPV-PSOE en Valencia con pintura y una sábana con el logo del partido tachado
-
Micaela Portilla Eskolak datorren ikasturteko prestakuntza ibilbideetarako aurreinskripzioa ireki du
-
Feijóo se prepara para presidir un gobierno en solitario sin vetos a Vox ni al PSOE