Síguenos en redes sociales:

Tenperatura nabarmen igoko da asteartean

Euskalmeten arabera, tenperatura nabarmen igoko da eta sasoi honetarako ohikoagoak diren balioak neurtuko dira

Tenperatura nabarmen igoko da astearteanAlex Larretxi

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, ekainaren 4an, tenperatura nabarmen igoko da eta sasoi honetarako ohikoagoak diren balioak neurtuko dira. Maximoak 25 graduren bueltan edo hortik gora ibiliko dira leku gehienetan.

Giro eguzkitsua gailenduko da, goizean goiz lainogune batzuekin; arratsaldean bero-hodei batzuk ere garatuko dira, mendi inguruetan bereziki. Haizea ahulago ibiliko da aurreko egunetan baino; goizean aldakorra izango da eta arratsaldean iparraldekoa.

Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 33 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 25 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta eguerditik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:33an eta 15:59an izango dira, eta itsasbehereak 09:36an eta 22:02an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Goizean lanbroa eta lainoa izango dira; Arabako zenbait lekutan behe-lainoa irunkorra izan daiteke. Zerua hodeitsu egongo da, eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldean hodeitza txikitu egingo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da: egunaren erdiko orduetan ipar-osagaia nagusituko da. Egunaren amaieran haizea hegoaldetik finkatuko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake", ondorioztatu dute.