Hodeiak gutxituz joango dira egunean zehar
Egunaren lehenengo partean iparraldean hodeiak ugariak izango dira oraindik eta noizean behin euria egingo du
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, ekainaren 3an, egunaren lehenengo partean iparraldean hodeiak ugariak izango dira oraindik eta noizean behin euria egingo du, batez ere goizaldean eta goizean goiz; orduan zaparrada mardulen bat bota dezake puntualki. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira denean eta gauean zerua hodei gutxirekin geratuko da.
Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, biziago arratsaldean. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 20 gradutik gorakoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:38an eta 15:10ean izango dira, eta itsasbehereak 08:44an eta 21:10ean. Uraren tenperatur 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da; egunaren bigarren partean hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da. Egunaren lehenengo partean euri txikia egingo du han-hemenka Kantauri isurialdean; goizaldean zenbait lekutan zaparrada ertainak egin ditzake, bereziki ekialdean. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; egunaren lehengo partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi igoko dira".
Temas
Más en Actualidad
-
“El PSOE tiene que ir a una reconversión total, no hay una persona decente que pueda seguir apoyando esto”
-
La familia, ante el desafío de la diversidad
-
El secreto del yogur más vendido está en la leche
-
"El consumo de productos locales y de cercanía es salud física, económica y medioambiental. En esta apuesta ganamos todos"