Maider Etxebarria alkateak sinatutako dekretuari esker, Justizia Jauregiaren sarreraren parean dagoen eta lorategiz inguratuta dagoen plazak Ofiziozko Abokatutza plaza izena izango du.
Oinezkoentzako gune horretan dago Laskarai kalearen eta Gasteiz hiribidearen arteko elkargunea
Oinezkoentzako gune horretan dago Laskarai kalearen eta Gasteiz hiribidearen arteko elkargunea eta dekorazio-iturri bat dago bertan. Orain arte, ez zuen izenik eta “ofiziozko abokatuek egiten duten lana aitortzeko asmoz aukeratu dute. Izan ere, sistema judizialean funtsezko rola betetzen dute. Funtsezko elementua dira Justizia eraginkorra, ekitatiboa eta bidezkoa izan dadin eta batez ere egoera ahulenean dauden pertsonen eskubideak babesten dituzte”, azaldu du alkateak.
Arabako Abokatuen Elkargoak egindako eskaerari erantzuna eman diote
Hala, Vitoria-Gasteizek bat egin du beren kale eta plazak ofiziozko txandari eskaini dioten Espainiako berrogeita hamar hiri eta udalerrik osatzen duten zerrendarekin. Aldi berean, gainera, Arabako Abokatuen Elkargoak egindako eskaerari erantzuna eman diote. Etxebarriak gehitu duenez, eskaera “egokitzat” jo dute eta, horrenbestez, aurrera eraman.
Erakunde historikoa
Arabako Abokatuen Elkargoak 165 urteko historia du eta Arabako abokatuen interesak ordezkatzen eta defendatzen ditu, eta abokatutzat jardunbide egokia sustatzen du. Udalerri mailan, Udalarekin elkarlanean jarraitzen du. Hala, Udalaren gizarte-zerbitzuekin hitzarmena du Adinekoentzako Aholkularitza Juridikoa bideratzeko, adibidez.