'Lagunak, erreskatera!' filma iritsiko da ostiralean zinema aretoetara 'Zinema Euskaraz' programaren bidez
Lagunak, erreskatera! filma Araba, Bizkaia, Gipuzkoa erta Nafarroako zenbait zinema aretotan estreinatuko da ostiralean, maiatzaren 31n, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratutako film frantsesa euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Programaren baitan aurten estreinatuko den bosgarren filma da
Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Zinema Euskaraz programaren baitan aurten estreinatuko den bosgarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko asmoz.
Bada, 'Lagunak, erreskatera!' filma Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak, Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea) zinema aretoetan estreinatuko da.
Datozen hilabeteetan beste bi film estreinatuko dira 'Zinema Euskaraz' programaren bidez
Gainera, datozen hilabeteetan beste bi film estreinatuko dira Zinema Euskaraz programaren bidez: Robotia ekainaren 7an eta Buffalo Kids abuztuaren 14an.
Bestalde, Bilboko Udalak #Gaztekluba Uda gazteentzako aisialdi programan izena emateko epea irekiko du ostiralean, maiatzaren 31n, eta orotara, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako 444 leku eskainiko dira. Interesatuek eskabidea bete beharko dute www. bilbaogazte.bilbao.eus web orrian, eta epea ekainaren 7an bukatuko da.
Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, #Gaztekluba Uda egitasmoa helburua da aisialdi osasungarriko alternatiba eskaintzea hiriko nerabeei udako oporretan, ekainean eta uztailean, eta guztira 13 jarduera eskainiko ditu ekainaren 22tik uztailaren 10era arte.
Temas
Más en Actualidad
-
Buscan los restos de Heidi Paz en el parque indicado por el 'Rey del Cachopo' en Toledo
-
Irán confirma 224 muertos desde el viernes en ataques israelíes
-
La candidatura de Feijóo se somete este lunes al voto de los afiliados del PP
-
Sánchez sopesa más medidas ante la primera ejecutiva del PSOE tras la salida de Cerdán