Síguenos en redes sociales:

Gasteizek sarkoma ikusarazten du

Gasteizek bat egin du Sarcoma Challengek jarritako “Dena horira” erronkarekin sarkomari ikusgarritasuna emateko

Gasteizek sarkoma ikusarazten duPilar Barco

Gasteizko Udalak bat egingo du bihar ostirala, abenduak 8, egingo den Dena horira erronkarekin.

Hala, Gasteizko Udaletik gaur bertan prentsa-ohar baten bitartez apizmarratu dutenez, Sarcoma Challengek abiarazitako ekimena da, sarkoma ikusarazteko eta sarkomaren gogortasunaz eta arriskugarritasunaz kontzientziatzeko. Horregatik, udaletxearen fatxada horiz argiztatuko du udalak.

Ekimena ez da egun batekoa bakarrik izango.

Udalaren helburu nagusia da datozen egunetan ere gaixotasun hori ikusarazten jarraitzea. Hala azaldu dute gaur Udaletik bertatik.

“Dena horira azaroaren 1ean hasi eta datorren urteko urtarrilaren 7an amaituko den erronka da, hezur eta biriketako metastasia duen sarkomaz gaixotutako Raquel Fernandezek eta bere senar Jorge Pascualek sustatuta. Ekimenarekin bat egin dute ASARGAk, GEIS taldeak, Vyda elkarteak edota Alas para Mariposas elkarteak, eta Rubén Rios aktore eta zuzendari galiziarra eta Megan Maxwell idazlea dira aitabitxi eta amabitxi", azpimarratu dute.

Sarkoma gorputzeko hainbat ataletan gerta daitekeen minbizi mota bat da.

Ildo beretik, sarkoma termino orokorra da gorputzeko hezurretan eta ehun bigunetan (konektiboak ere deituak) sortzen den minbizi mota multzo zabal batentzat (ehun biguneko sarkoma). Ehun biguneko sarkoma gorputzaren beste egitura batzuk konektatzen, eusten eta estaltzen dituzten ehunetan sortzen da. Muskuluak, koipea, odol-hodiak, nerbioak, tendoiak eta artikulazioen estaldura hartzen dituzte.

70 sarkoma mota baino gehiago daude. Sarkomarako tratamendua aldatu egiten da sarkoma motaren, kokapenaren eta beste faktore batzuen arabera.