Zer eguraldia egingo du gaur?
Gaur iparraldean goibel egongo da
Ostiralean iparraldean goibel egongo da eta zaparradak botako ditu, sarriago eta indar handiagoz kostaldean, Euskalmet Euskal Metereología Agentziatik azpimarratu duten bezala.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, hodeiak eta ostarteak hegoaldean izango dira; noizbehinka euri txikia egin lezake, baina ateri eutsiko dio leku gehienetan. Egunaren amaieran han ere ugarituko dira hodeiak eta euritara jo dezake zenbait tokitan. Mendebaldeko haizea ibiliko da, egunaren erdiko orduetan mendebal/ipar-mendebaldekoa nagusi. Egunaren amaieran haizeak hegoaldera egingo du. Tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira; hala ere, Kantauri isurialdean giroa epela izango da oraindik.
Zehazki, Gasteizen, tenperatura zortzi eta hamar gradu ingurukoa izango da, eta hotza egingo duen arren, ez du euririk egingo egunaren zati gehienetan.
Hala ere, Euskalmeten arabera, eguerdiko ordu bietatik arratsaldeko ordu lauretara bitartean tanta gutxi batzuk izango dira, beraz, ordu-tarte horretan aterkia beharko litzateke. Gauean, gaueko hamaiketatik aurrera, euria itzul liteke.
Larunbatean, berriz, euria egingo du. Egun osoan ez bada ere, ordu-tarte ugari izango dira euria egingo duena.
Larunbatean zerua oso hodeitsu egongo da, bai iparraldean, bai hegoaldean. Euria egingo du, ugariago iparraldean; egunaren bigarren partean hegoaldean atertzera egingo du. Giroa goibela eta euritsua izan arren, hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute horregatik; Kantauri isurialdekoak 20 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldetik aurrera hego-mendebaldeko haizea indartu egingo da, bolada oso gogor batzuekin egunaren amaieran.
Temas
Más en Actualidad
-
El 70% de Cuba quedará sin corriente a la vez este viernes por la crisis energética
-
Budapest celebra este sábado su primera Marcha del Orgullo tras la era de Orbán
-
Italia intensifica la vigilancia del volcán Etna por una nueva erupción en sus alturas
-
Trump amenaza con un arancel del 100% a cualquier país europeo que grave los servicios digitales de EEUU