Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azken egunotan izaten ari diren mugimendu judizial eta mobilizazio eta gertakariei erreferentzia egin die gaurkoan. Bozeramailearen esanetan, Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago justiziaren politikazioak ekar litzakeen ondorioengatik eta baita ere, "desberdin pentsatzen duten pertsonen aurkako gorrotoa pizteko azken egunotan zabaltzen ari diren mezu eta gertakariengatik ere, horiek guztiek eragin zuzena baitute elkarbizitza demokratikoan". Horregatik, Eusko Jaurlaritzak elkarbizitzaren eta gorroto mezuak baztertzearen aldeko deia egin du.
Gobernu Kontseiluari dagokionez, lehenik eta behin, Gazako premia humanitarioei erantzuteko laguntzari egin dio erreferentzia, urriaren 27an Gobernu Kontseiluaren ondoren iragarritako laguntza onartu baita gaurko Gobernu kontseiluan. 500.000 euroko ekarpena izango du funtsa honek eta dirulaguntza eta modu honetara, Jaurlaritzak Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak UNRWAk egindako larrialdi deiari erantzun nahi izan dio, Gazako biztanleen beharrizan humanitarioak asetzeko asmoz. Hasera hasieratik deialdi honen helburua izan da elikagaien, higiene-gaien, sendagaien eta osasun arretaren berehalako beharrak asetzeko funtsak lortzea, bai eta Agentziak Gazan dituen zentroetan dauden errefuxiatuak edo barne desplazatuak babestea ere.