Zer eguraldi egingo du gaur? Ba, gaur zerua tarteka hodeitsu egongo da. Baliteke noizean behin zaparradak botatzea, euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da egunaren bigarren zatian eta Kantauri isurialdean, bertan, baliteke zenbait tokitan zaparradak trumoitsuak izatea eta txingorra botatzea, bereziki kostaldean. Gauean elur-kota 1200-1400 metrora jaitsi daiteke. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, haizeguneetan bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin; eguerdi aldera mendebal/ipar-mendebaldera egin eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta kostaldean oso gogorrekin. Arratsalde-gauean ahuldu egingo da eta hego-mendebaldera egingo du. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da. Mendi inguruetan, baliteke egunaren amaieran izotz txikia egitea, Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak azpimarratu duen bezala.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik erantsi duten bezala, gaur, astelehenean, tenperaturak beheranzko bidean jarraituko du.

"Haizeak zakar antzean jarraituko du, eta aurreko egunean bezala, goizaldean eta goizean hego-mendebaldetik joko du, eta eguerdia baino pixka bat lehenago mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik finkatuko da", azaldu dute bertatik.

"Zeruan hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira, baina zaparradak bota ditzake, batez ere egunaren bigarren partean. Ipar partean ez da baztertzen lekuren batean euri-zaparradak mardulagoak eta trumoitsuak izatea. Tenperaturak behera egingo du, bai egunez eta baita gauez ere", ondorioztatu dute Euskalmet Euskal Metereologia Agentziatik.