Bastida ikastola 1979. urtean sortu zen bederatzi ikaslerekin. Gaur egun 132 ikasle ditu, eta Bastidakoak ez ezik, Euskal Herritik kanpo bizi diren hainbat ikasle ere hartzen ditu. Eskualde erdaldunean kokatuta egonik, euskalgintzan eragile nagusietakoa da Bastida ikastola, ikastola barruan bezala, herrian ere eragiten diharduelarik euskara biziberritu dadin, Euskaraz Bizi programaren bitartez. “Urte asko daramatzagula gure lana zonaldean, eta zonaldetik kanpo, egiten. Hau da ikasleak hezten eta aldi berean euskalduntzen eta euskal kulturan murgiltzen. Gure ikastola txikia izanik , jai honetan ateratako etekinekin hobekuntzak egiteko asmoa dugu gela batzuetan. Eta orain arte ditugun proiektuekin aurrera jarraitu eta etorkizunerako heldu behar diogun proiektu berrietan murgiltzeko laguntasun izugarria izango da”, azpimarratu du bertako zuzendaria den Ketxu Bedialaunetak.
GALDETU: Nolakoa izan da edizio hau antolatzea?
ERANTZUNA: Nire ustez gure azkenengo edizioaren antolaketa baino errazagoa izan dela adieraziko nuke. Orduan 2017an, guk bakarrik antolatu genituen ekintza guztiak eta jai eguna. Gaur egun 8 ikastolen artean antolatzen dira jaiarekin zerikusia duten ekintza guztiak eta azken eguna . Horrek izugarri laguntzen du antolaketan. Hau, 4. Edizioa da horrela antolatzen duguna eta, hortan jasotako esperientziak ere, lagungarri egiten du egin beharreko guztia antolatzen.
“Nire ustez oraingo antolaketa gure azkenengo edizioarena baino errazagoa izan dela adieraziko nuke”
GALDETU: Zein da ikastetxearen honen historia eta xedea?
ERANTZUNA: Bastida ikastola 1979. urtean sortu zen bederatzi ikaslerekin. Gaur egun 132 ikasle ditu, eta Bastidakoak ez ezik, Euskal Herritik kanpo bizi diren hainbat ikasle ere hartzen ditu.
Eskualde erdaldunean kokatuta egonik, euskalgintzan eragile nagusietakoa da Bastida ikastola, ikastola barruan bezala, herrian ere eragiten diharduelarik euskara biziberritu dadin, Euskaraz Bizi programaren bitartez. Aurretik aipatutakoak esan nahi du urte asko daramatzagula gure lana zonaldean, eta zonaldetik kanpo, egiten. Hau da ikasleak hezten eta aldi berean euskalduntzen eta euskal kulturan murgiltzen.
GALDETU: Nola uste duzu lagunduko duela ekimen honek zuen eskola-komunitatean euskara erabiltzen eta sustatzen?
ERANTZUNA: Nire ustez laguntzen asko laguntzen du, jendea jaiarekin identifikatzen da eta horrek euskararen erabilera areagotzen duela esango nuke. Baina ikastolen erronka beste bat dela esango nuke, ez bakarrik horrelako jaiak antolatzen ditugunean erabilera areagotzea, baizik eta eguneroko erabilera horretan jarri behar genuke gure arreta. Hortan lan egiten badugu, bai erabilera eta baita ere sustaketa bultzatuko dugu.
“Jai honetan ateratako etekinekin ikastolan hobekuntzak egiteko asmoa dugu gela batzuetan”
GALDETU: Araba Euskarazek emandako baliabideekin edo laguntzarekin zer proiektu edo jarduera egiteko asmoa duzue?
ERANTZUNA: Gure ikastola txikia izanik , jai honetan ateratako etekinekin hobekuntzak egiteko asmoa dugu gela batzuetan. Eta orain arte ditugun proiektuekin aurrera jarraitu eta etorkizunerako heldu behar diogun proiektu berrietan murgiltzeko laguntasun izugarria izango da.
GALDETU: Zer lortu nahi dute epe motzera eta luzera diru horri esker?
ERANTZUNA: Epe motzera, aurretik aipatu dudan moduan, gela batzuetan ditugun hutsuneak betetzea, telebista interaktiboak, robotikarako tresnak… Eta epe luzera, aurrera eramaten ditugun proiektu horiek eta izango ditugun berriak ziurtatzea, hau da diru baliabideak izatea martxan iraun dezaten.
GALDETU: Nola sustatzen duzue gaur egun euskararen irakaskuntza eta erabilera ikasleen artean?
ERANTZUNA: Egunero ikasgelan erabiltzen eta gu, irakasleok eredua izaten ikasleekin. Honekin batera HIZPRO taldea martxan dugu eta urtean zehar kanpaina ezberdinak antolatzen ditugu umeak motibatzeko. Hauek arrakasta izugarria izaten dute ikasleen artean, eta benetan, erabilera sustatzen dute. Baina gure lana egunerokoa da, egunero burubelarri lanean gabiltzalako euskararen irakaskuntzan eta erabileran eragiteko. Gure leloak esaten duen moduan etengabe ari gana lan horretan, eta etengabe jarraitzeko asmoa dugu etorkizunean.
GALDETU: Zein da egun euskararen erabilera?
ERANTZUNA: Egokiena ez dela esango nuke. Jakin badakite baina erabilera ez da guk nahiko genukeena. Ikasleak askotan ikastola barruko hizkuntza bat bezala dute eta kalera irtetzerakoan ez dute erabiltzen. Hortan lan egin beharko genuke euskararen egoera hobetzeko asmoz.