Donostiako Udaleko gobernu bilerak Illunben Miramongo Parke Teknologikoaren zabalkuntzan sarbide biribilgunearen proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onartu du, 1.319.686 euroko aurrekontuarekin eta sedi hilabeteko egikaritze epearekin.
Jon Insausti alkateak azaldu duenez, "zientzia eta berrikuntza arloetan oinarritutako ekonomia sendoa bultzatu nahi dugu, eta Miramongo Parke teknologikoaren hazkundeak horri erantzuten dio. Lehiakortasun eredua indartu nahi dugu eta horretan buru-belarri lanean gaude."
Donostiako alkateak emandako datuen arabera, 200 enpresak baino gehiagok osatzen dute Miramongo Parke Teknologikoa, guztira 6.500 langile dituzte, eta urtean 1.500 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte.
"Gaur egun Illunberantz egiten ari den zabalkuntzari esker, urte amaieran Bioteknologiako HUB berri bat izango du, Columbus Venture buru duena, eta 80 milioi euroko inbertsioa izango du. Horrek guztiak bide azpiegiturak ere eskatzen ditu eta horregatik dator sarbide biribilgunearen proiektua, lehiakortasunaren mesedetan", adierazi du.
Proiektuaren arabera, 11 metroko barne erradioa izango duen biribilgune eraiki eta egungo malda %3ra murriztuko da. Jarduera horri esker, arintasun handiagoa izango da Illunberako sarbideetan, jarduera handiagoa hartzen hasten den unean, eta Amara Berriko trafikoa deskargatuko du, ibilgailuak zuzenean joan ahal izango baitira ospitaleen inguruan sarbidea duten edukiera handiko bideetara, ondorioztatu dute bertatik prentsa ohar baten bitartez.