Begoña Arroyo Aldekoa Salbatzaile Dantza Taldearen sortzailearen omenezko plaka inauguratu dute Bilbon
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Begoña Arroyo Aldekoa Salbatzaile Dantza Taldearen sortzailearen omenezko plaka inauguratuko du ostiral honetan Castañosko Udaltegian, taldeak eraikin horretan egiten baitzituen entseguak eta lan kulturala 1980tik 2006ra bitartean.
Aburtoren lehen ekitaldi publikoa izan da ebakuntza baten ondoren, eta Begoña Arroyo Aldekoaren seme-alabak eta senideak (dantza taldeari lotuta jarraitzen dute), Eider Inuntziaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia eta taldeko kideak eta inguruko bizilagunak ere izan dira bertan, besteak beste.
Salbatzaile Dantza Taldea Castaños auzoko dantza taldea da eta 1978tik dago martxan. Gaur egun, 5 eta 50 urte bitarteko 200 kide baino gehiago ditu, eta kultur eta festa jarduera ugari dinamizatzen eta antolatzen jarraitzen du auzoan.
Plaka Ricardo Bastidaren eraikinean jarri dute. Garai batean, ikuztegi publikoa izan zen, etxeetan ez baitzegoen urik. Era berean, eskaera sozialak egiten zituzten emakumeen biltoki izan zen. Geroago, 1943tik aurrera, azoka izan zen, baita kultur jarduerak egiteko lekua ere. 2009an, udaltegi bihurtu zen.
Juan Mari Aburtok esan duenez, "Begoña Arroyo Aldekoa nortasun handiko bilbotarra izan zen, Castaños auzokoa bera. XX. mendearen bigarren erdialdean erreferentziazko dantzari bat izan zen. Begoñak, politikoki konplikatuak izan ziren urte haietan, Euskal Herriaren aldeko ideia eta sentimenduen indarrarekin, gazteen artean euskal dantza eta tradizioak ezagutzera ematen eta mantentzen lagundu zuen".
Aburtok gaineratu duenez, "Bilboko Udalak gaur jartzen duen plaka hau auzo baten, Bilboko hiri osoaren eta hainbat dantzari belaunaldiren aintzatespen eta errespetu keinua da. Eskertuta gaude talde hau aurrera ateratzeko egin zuen ahaleginagatik, Salbatzaile dantza talde bat baino askoz gehiago baita. Plaka honek betiko gogoratuko du Begoña Castañosko Udaltegi honetan, hemen loratu baita berak auzoan ereindako hazia. Hemen gogoratu nahi dugu, sinbolikoki, taldeak hainbeste urtez eduki zuen entsegu gela".
Temas
Más en Sociedad
-
Expovacaciones azokaren 46. edizioa egingo da BECen asteburu honetan
-
Veneziako Bienalean egotea "Euskadi munduko kultur mapan kokatzea" dela dio Jaurlaritzak
-
Kontseilua reclama "crear las condiciones políticas y sociales para vivir y trabajar en euskera"
-
Detenido en Donostia tras intentar agredir a varios viandantes con un cuchillo