Tokiko politikek produktibitatea nola bultza dezaketen aztertzeko nazioarteko topaketa egingo da aste honetan Bilbon
Antolatzaileen arabera, "agerikoa" da lehiakortasun politikek "gero eta gehiago" behar dutela tokiko ikuspegia
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak 'From analysis to action: Harnessing local policies to boost productivity' izeneko nazioarteko biltzarraren bigarren edizioa antolatu duaste honetarako Bilboko BAT B Accelerator Tower dorreko areto nagusian, eta mundu osoko adituak elkartuko ditu asteazkenean eta ostegunean, apirilaren 15ean eta 16an, tokiko politika publikoek produktibitatea, lehiakortasuna eta ongizatea nola bultza ditzaketen eztabaidatzeko.
ELGEren Trentoko Tokiko Garapen Zentroarekin, The Productivity Institute Zentroarekin eta NBEren Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoarekin lankidetzan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu da topaketa, Deustuko Unibertsitatetik jakinarazi dutenez.
Antolatzaileen arabera, "agerikoa" da lehiakortasun politikek "gero eta gehiago" behar dutela tokiko ikuspegia, eskualde bakoitzaren ezaugarri espezifikoetara egokitzen dena, gaitasunei, azpiegiturei edo berrikuntza ekosistemei dagokienez, eta horixe da, hain zuzen ere, biltzarraren abiapuntua.
Landuko diren gai nagusien artean daude, besteak beste, jakintza fluxuek industriaren eraldaketarako duten garrantzia, adimen artifizialaren garaiko gaitasunak eta enplegua, jasangarritasunaren eta produktibitatearen arteko harremana, eta lurralde garapen orekatuagoa lortzeko estrategiak.
Biltzarrak formatu berritzailea izango du, "analisitik ekintzara" igarotzeko, eta hainbat herrialdetako ikertzaileak eta politiken arduradunak elkarrengana hurbiltzeko. Aurkezpenen bidez, saio bakoitzean erronka jakin bat aztertuko da, horren inguruko jakintza zientifikoa azalduko da, eta egoera horri aurre egiteko dagoeneko martxan dauden politiken adibideak erakutsiko dira. Helburua da lurraldeek esperientziak partekatzea, inspirazio iturri izan daitezen tokiko politikak proposatzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
Las exmonjas de Belorado piden el sobreseimiento de la causa por maltrato a las ancianas
-
El Gobierno Vasco amplía las ayudas de 200 euros al mes para familias con hijos hasta los 4 años
-
El Gobierno español aprueba el anteproyecto del Estatuto Marco pese al rechazo frontal de los médicos
-
Estafan 94.000 euros a una mujer por el método de la 'hija en apuros'