Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, urriaren 10ean, egunak aurrera egin ahala, argitzera egingo du eguraldiak. Eguerdira bitartean, baina batez ere goizaldean eta goizean goiz, lainopean egongo gara eta euri pixka bat egingo du ipar isurialdean. Goizean, ordea, hodeitza saretzen hasiko da eta euria egiteko probabilitatea txikituz joango da. Arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira eta pixkanaka giro eguzkitsua nagusituko da.
Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina baliteke maximoak apur bat igotzea. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 20 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta gauean aldakor 1-2koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:16an eta 19:43an izango dira, eta itsasbehereak 01:48an eta 13:26an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goizaldean eta goizean goiz tarte hodeitsu batzuekin Kantauri isurialdean. Goizaldean euri txikia edo zirimiria egin dezake goizaldean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; arratsaldean ipar-osagaia nagusituko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, batez ere barnealdean".