Basauriko 17 kirol elkartek parte hartuko dute 'Bizi Kirola Euskaraz' jardunaldian
Denak euskaraz eta 6 urtetik gorako umeei zuzenduta
Basauriko (Bizkaia) 17 kirol elkartek bat egingo dute Bizi Kirola Euskaraz jardunaldian irailaren 14an. Artunduaga kiroldegian izango da, eta pabiloi nagusian, frontoian, kirol geletan eta tenis aretoan izango dira jolasak, denak euskaraz eta 6 urtetik gorako umeei zuzenduta.
Basauriko Udaletik jakinarazi dutenez, Bizi Kirola Euskaraz ekimenaren 17. aldia izango da aurtengoa. Herrian kirol ekitaldien artean egonkortuta dagoen ekintza da, herritarren eta kirol elkarteen parte hartze zabala izaten du eta kirolean euskarazko ohiturak bultzatzeko tresna bihurtu da.
Jokoekin hasi aurretik, parte hartzaileek kiroldegiaren sarreran dagoen kontrol gunean hartu beharko dute 'Bizi Kirola Euskaraz' txartela. Horrela, kirol proba bakoitza bete ondoren, partaide bakoitzari sarreran emandako txartela zulatuko diote.
Gutxienez bost kirol proba egiten dituenari kamiseta bat emango zaio opari, eta zirkuituko proba guztiak edo denak bat izan ezik eginez gero, kamisetaz gain, beste opari berezi bat ere jasoko dute partaideek.
Bederatzi kirolek osatuko dute aurtengo zirkuitua: atletismoa, halterofilia, saskibaloia, irristaketa, eskubaloia, futbola, karatea, aikidoa, esku pilota eta mahai tenisa. Kirol bakoitzean ariketa batzuk ikasi eta praktikan jarriko dituzte parte hartzaileek, eta guztira 25 bat ariketa izango dira.
Artunduaga Atletismo Eskolak, Basauri Eskubaloi Taldeak eta Eskubaloia Base Basaurik, Nagusia Kirol Elkarteak, CD Basconiak, Baskonia Futbol Eskolak, Basauriko Kimuak-ek, Halterofilia Urbik, BSK Basauri Saskibaloi Klubak, Arturbi Saskibaloi Taldeak, Bidebieta Pelotazale Klubak, Javi Conde Atletismo Egokituko Taldeak, Basauri Mahai Tenis Klubak, Indartsu Klubak eta Basauri Harrobik, Basroller Kirol Elkarteak eta Aikido Bizkaia Klubak parte hartuko dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Hego Koreako ordezkaritzak batek Bilboko Portua bisitatu energia gune gisa duen rola ezagutzeko
-
Investigan la muerte violenta de una mujer en Pontevedra tras precipitarse su hijo por una ventana
-
Una paciente se suicida en las Urgencias del Hospital de Terrassa tras pasar dos días esperando una cama
-
El funeral de Estado por las víctimas de la dana se celebrará el 29 de octubre en Valencia