Bilboko Udalak Clown Zorrotza programaren edizio berria antolatu du osatiraletik igandera, maiatzaren 9tik 11ra, eta bost ikuskizun eskainiko ditu Zorrotzako Azoka parkean. Emanaldi guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonentzat pentsatuta daude.
Badan, antolakuntzak jakinarazi duenez, Clown Zorrotza ostiralean hasiko da, maiatzaren 9an, 18:00etan, La Pez konpainiak eskainiko duen 'J. M. Brutal' euskarazko ikuskizunarekin. Ibilbide luzeko konpainia da La Pez, eta 2024an Leioako Umore Azokako Euskadiko ikuskizun onenaren Plaza saria irabazi zuen.
PROGRAMAZIOA
Ondoren, 19:00etan La Roca Producciones taldeak Zozobra eskainiko du, "gure giroan gero eta tipikoagoak ez diren pertsonaiei buruzko antzezpen umoretsu eta gogoetatsu baten bidez kontzientziak astindu nahi dituen ikuskizuna".
Larunbatean, maiatzaren 10ean, jardunaldia 18:00etan hasiko da, Cía. La Churry konpainiaren WOOOOW' obra "ikusgarri eta dibertigarriarekin", eta jarraian, 19:00etan, Los Putos Makinas konpainiak inprobisazioan eta antzerki jokoan oinarritutako hiru estilo erabat desberdin uztartzen dituen Piti Peta Hofen Show eskainiko du.
Ondoren, 19:00etan La Roca Producciones taldeak 'Zozobra' eskainiko du, "gure giroan gero eta tipikoagoak ez diren pertsonaiei buruzko antzezpen umoretsu eta gogoetatsu baten bidez kontzientziak astindu nahi dituen ikuskizuna"
Clown Zorrotza amaitzeko, igandean, maiatzaren 11n, To R Mansion konpainia japoniarrak Dive/Journey komedia eskainiko du 12:00etan. Marx anaien umorearen elementuak konpainia japoniarraren erritmo bereziarekin uztartzen dituen lana da.
BILBO
Bestalde, Bilboko Udalak jakinarazi du ete egingo duela uraren hornidura zerbitzua Gardeazabal auzoko, Iturrigorribideko eta Peñascal bideko toki batzuetan ostegunean, maiatzaren 8an, lan batzuk egiteko.
Hain zuzen, ur hartune bat konpontzeko kenduko da ura, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, eta Gardeazabal auzoko zenbaki guztietan, Iturrigorribideko 49, 51 eta 53 zenbakietan eta Peñascal bide 1A zenbakian izango du eragina.