24.000 ikaslerengan eragiten ari da Emaitzak Hobetzeko Estrategia Integral berria, 200 irakasle baino gehiago sartuta
Hezkuntza Sailak Hezkuntzan Emaitzak Hobetzeko 2024-2028 Estrategia Integrala aurkeztu du gaur Legebiltzarrean. Egitura osoan eragina duen plan horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskal Hezkuntza-Sistemaren kalitatearekin, ekitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa indartu du.
Bere hitzaldian, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azpimarratu du, Euskadik hezkuntza-sistema sendo eta erresilientea duela, baina ohartarazi du egungo gizartearen testuinguruak – aniztasuna handiak, demografía eta teknologia aldaketek eta gizartean gertatzen diren desberdintasunen eraginak– sistema egokitzera eta eraldatzera behartzen duela. Testuinguru horretan, ikasle guztiek ikasi, hazi eta aurrera egin ahal izatea bermatzeko beharra berretsi du, haien jatorria edo egoera sozioekonomikoa edozein dela ere.
"Ekintza-plan argi eta zorrotza, eta Euskadiren etorkizunarekiko konpromiso kolektiboa", adierazi du Pedrosak.
Estrategia ikuspegi sistemiko batetik egituratuta dago eta hiru esku-hartze maila ditu: maila makroa, politika publikoak eta esparru estrategikoak definitzen dituena; meso maila, ikastetxeen lidergoa indartzen duena eta estrategia testuinguruan kokatzen duena; hirugarrenik, mikro maila, ikasgela; irakasleek erabakiak benetako ikaskuntza bihurtzen dituzte. Eredu hori ikastetxeetan jada abian dauden programen eta ekintzen bidez hedatzen da. Gaur egun, 24.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dituzte errefortzu-programa berriak; prestakuntza-ebaluazioaren esparru berria eta konpetentzien ebaluazioaren aplikazioa, berriz, sistema osora hedatzen ari dira pixkanaka, sisteman 200 irakasle baino gehiago sartu direlarik.
Estrategia hiru zutabe nagusitan oinarritzen da:
Ebaluazio-sistema integrala, berritu diren barneko eta kanpoko ebaluazioak dituena, eta hobekuntza bideratzeko balio duena. Ebaluaziorako adituen foroa 2024an jarri zen abian, eta ebidentzian oinarritutako inpaktu handiko proiektuak diseinatzen laguntzen dute aditu horiek. Diseinatzen dituzten proiektuak erabilgarriak dira ikastetxeentzat, eta haien testuingurura egokitzen dira. Horrela, Euskadik aurrera egiten du ebaluazio-eredu propio baterantz, ikaskuntza, ekitatea eta sistemaren kalitatea hobetzeko informazio zorrotza eta erabilgarria ematen duten tresnekin.
Ikasleen funtsezko konpetentziak indartzea, bereziki matematika, irakurmena eta gaitasun zientifikoa. Planak errefortzu-programa espezifikoak eta egitura komun eta sistematizatua konbinatzen ditu. Batzorde teknikoak eratu dira programa bakoitza gainbegiratzeko, aholkularitza-taldeak aktibatu dira estrategiak ikastetxeetara egokitzeko, testuinguruan kokatutako baliabide didaktikoak garatu dira eta irakasleei prestakuntza praktikoa eskaintzen ari zaie.
Bizikidetza positiboa eta ongizate emozionala, hezkuntzarako eskubidearen egiturazko baldintza gisa. Estrategiak irakasleak kudeaketa emozionalean prestatzea bultzatzen du, esku hartzeko programa espezifikoen bidez. Nabarmentzekoak dira Osasun Sailarekin lankidetzan curriculum sozioemozionala ezartzeko programa eta ZIUR proiektua, UPV/EHUrekin lankidetzan, osasun emozionalean eta ongizate psikologikoan zentratzen dena. 42 ikastetxetan pilotatzen ari den ikerketa aplikatuko proiektua da. Aldi berean, herritartasun digitala sustatzeko eskuhartzeak, sare sozialen erabilera arduratsua eta ziberjazarpenaren detekzio goiztiarra ere sustatzen dira.
Temas
Más en Sociedad
-
La Fiscalía cántabra pide 33 años y medio a un hombre por agredir y violar a su pareja y grabarlo
-
Bizkaiko 14 ikastetxetako 90 ikaslek 2024-2025eko Jakin-Mina ziurtagiriak jaso dituzte
-
Donostia Zinemaldiak eta Loterias erakundeak gizarte gaiei buruzko film laburren bigarren lehiaketa antolatu dute
-
Bermeoko XXXI. Arrain Azokaren lehen balorazio "oso ona" egin dute