CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea datorren astelehenean amaituko da, uztailaren 1ean, cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbide elektronikoan. Aurtengo goiburua Konta(kta)tu da eta, beti bezala, zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu.
CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea datorren astelehenean amaituko da.
Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu
Elhuyarrek eta CAF enpresak Neiker zentro teknologikoaren babesarekin antolatzen dute lehiaketak, eta lau kategoria ditu: dibulgazio artikulua, doktore tesiaren artikulua, zientzia kazetaritza eta sorkuntza beka.
Aukeratutako proiektuaren egileek 5.000 euroko diru laguntza jasoko dute hura gauzatzeko, baita eskultura ere
Dibulgazio artikulua, doktore tesiaren artikulua eta zientzia kazetaritza kategorietako irabazleek 2.000 euroko sari bana, 'Elhuyar' aldizkarirako urtebeteko harpidetza bana eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana eskuratuko dituzte. Sorkuntza bekari dagokionez, zientziaren eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartuko dira, eta aukeratutako proiektuaren egileek 5.000 euroko diru laguntza jasoko dute hura gauzatzeko, baita eskultura ere.
Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari
Horrezaz gainera, Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta bateragarria izan daiteke beste sariekin, ondorioztatu dute antolatzaileek.