Larrialdietarako 112 telefonoa erabiltzen ikasteko 6 urtetik gorakoentzako kanpaina abiatu du Jaurlaritzak
Bideo musikal dibertigarri batean oinarrituta dago ekimena
Eusko Jaurlaritzak 6 urtetik gorako haurrentzako kanpaina bat jarri du martxan, larrialdietarako 112 telefonoa behar bezala erabiltzen laguntzeko helburuarekin. Bideo musikal dibertigarri batean oinarrituta dago ekimena, eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako erakunde guztiekin partekatuko da ostiral honetatik aurrera, ikus-entzunezko materialaren erabilera librea egin dezaten eskolako eta prestakuntzako hitzaldietan eta sare sozialetan.
Kanpainaren arduradunek azaldu dutenez, bideoan irudi errealak eta animaziokoak uztartzen dira, eta etxeko istripuak, suteak edo osasun larrialdiak bezalako arrisku egoerak zuzenean bizi ondoren 112ra deitzen duten bi neska-mutil dira protagonistak.
112ko operadore baten bidez, nola erantzun funtsezko galderei gertakaria identifikatzeko
Bideoan azaltzen da, 112ko operadore baten bidez, nola erantzun funtsezko galderei gertakaria identifikatzeko (zer gertatu da?), non gertatu den jakiteko (non zaude?), pertsona identifikatzeko (nola duzu izena?) eta eragindako pertsona kopurua zehazteko (ba al dago inor min hartuta?).
Gainera, nabarmentzen da garrantzitsua dela erantzun argiak eta zehatzak ematea larrialdietarako zerbitzuak gertakariaren lekura ahalik eta denbora laburrenean iritsi daitezen (sutea itzaltzeko zerbitzuak, osasun zerbitzuak, polizia).
SOS Deiak zerbitzuarentzat lehentasuna da adingabeek zuzenean ezagutzea 112ren garrantzia eta funtzionamendua, belaunaldi berrien artean autobabesa sustatzeaz gain, funtsezkoa baita garaiz egindako dei batek biziak salbatzen lagundu dezakeela barneratzea.
Alde horretatik, kanpaina gurasoen kolektiboari ere zuzenduta dago. Berez, Jaurlaritzako larrialdien alorretik erabakigarritzat jotzen dute familiek heziketa lan horretan bete behar duten zeregina, zuzenean irakats diezaieketelako 112 behar bezala erabiltzea erabakigarria dela horrelako egoeretan.
Temas
Más en Sociedad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
La "responsabilidad compartida" de impulsar el euskera marca el Ibilaldia