Síguenos en redes sociales:

Egonkortzera egingo du ostiralean

Goizean goizetik hodeiak ugariak izango dira

Egonkortzera egingo du ostiraleanEfe

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, ekainaren 21ean, giroak egonkortzera egingo du. Goizaldean eta goizean goizetik hodeiak ugariak izango dira oraindik, baina orduak igaro ahala ostarteak zabaltzen joango dira. Arratsaldean hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira. Egunaren lehen partean euria egin dezake iparraldeko zenbait lekutan.

Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea nagusituko da berriro, eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 114 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da, arratsaldean 3ko indarrarekin ibiliko da, eta gauean aldakor geratuko da, 2koarekin; itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin, eta arratsaldean itsaskirria eta gauean itsaso kizkurra.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:51n eta 17:10ean izango dira, eta itsasbehereak 10:54an eta 23:18an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Balorazioa, Euskal Autonomia Erkidegoan

"Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da goizaldean eta goizean goiz; goizean hodeiak gutxituko dira eta arratsaldean zerua tarteka hodeitsu geratuko da Kantauri isurialdean eta hodei gutxirekin Araba hegoaldean. Egunaren lehen partean euri txikia egingo du, bereziki Kantauri isurialdean; arratsaldean atertzera egingo du. Goizaldean mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldetik gertu. Goizean haizea iparmendebaldetik finkatuko da, ahul-bizi, bolada gogor batzuekin kostaldean. Arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, ahul-bizi; gauean ahuldu eta aldakor geratuko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez kostaldean eta gutxi edo nahikoa igoko dira barnealdean, bereziki hegoaldean".