CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea uztailaren 1era arte ireki dute
CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezterko epea ireki dute uztailaren 1era arte, cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbide elektronikoaren bidez. Aurtengo goiburua 'Konta(kta)tu' da eta, beti bezala, zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu.
Elhuyarrek eta CAF enpresak Neiker zentro teknologikoaren babesarekin antolatzen dute lehiaketak
Elhuyarrek eta CAF enpresak Neiker zentro teknologikoaren babesarekin antolatzen dute lehiaketak, eta lau kategoria ditu: dibulgazio artikulua, doktore tesiaren artikulua, zientzia kazetaritza eta sorkuntza beka.
Dibulgazio artikulua, doktore tesiaren artikulua eta zientzia kazetaritza kategorietako irabazleek 2.000 euroko sari, besteak beste, bana eskuratuko dituzte
Dibulgazio artikulua, doktore tesiaren artikulua eta zientzia kazetaritza kategorietako irabazleek 2.000 euroko sari bana, 'Elhuyar' aldizkarirako urtebeteko harpidetza bana eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana eskuratuko dituzte. Sorkuntza bekari dagokionez, zientziaren eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartuko dira, eta aukeratutako proiektuaren egileek 5.000 euroko diru laguntza jasoko dute hura gauzatzeko, baita eskultura ere.
Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta bateragarria izan daiteke beste sariekin
Horretaz gainera, Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta bateragarria izan daiteke beste sariekin.
Temas
Más en Sociedad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
La "responsabilidad compartida" de impulsar el euskera marca el Ibilaldia