Síguenos en redes sociales:

Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltariak Arabako Errioxako eskaintza erakutsiko du Guardian larunbatera arte

Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltariak Arabako Errioxako eskaintza erakutsiko du Guardian larunbatera arteUtzitakoa

Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltaria Guardian izango da larunbatera arte, Arabako Errioxako kuadrillako herrietako saltoki txikiak eta haien produktu eta zerbitzuen eskaintza ikusgarri egiteko. Gainera, arabarrak sentsibilizatu nahi dira hurbileko negozioetan kontsumitzeak komunitateari dakarzkion onurez.

Bada, Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Arabako Errioxako 16 saltokik euren produktuak erakutsiko dituzte, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, Guardiako pilotalekuan jarritako standean (Sancho Abarca kalea).

Eltziego, Lantziego, Guardia, Mañueta, Bastida, Bilar, Lapuebla de Labarca eta Oiongoak dira saltokiak. Gehienak elikaduraren hainbat azpisektoretakoak dira, hala nola okindegiak, tokiko produktuak, enotekak, gaztandegiak, ultramarinoak eta supermerkatuak, baina beste negozio mota batzuetako produktuak ere daude, hala nola liburu dendetakoak, moda salmenta eta diseinukoak, etxetresna elektrikoenak eta abar.

Bestalde, datozen egunotan standa bisitatzen duten guztiek Arabako Errioxako landa merkataritzan erosketak egiteko bonuen zozketetan parte hartu ahal izango dute.

Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltaria lurraldeko landa merkataritzak eskaintzen duen guztia erakusten ari zaie arabarrei apirilean, maiatzean eta ekainean. Halaber, Arabako Aldundiak sektorerako dituen programak eta laguntzak biltzen dituen txoko profesional bat ere du azokak.

Ekimenak Guardian bukatuko du lurralde historikoko ibilbidea, azken hilabeteetan Gasteiz, Murgia (Gorbeialdea), Langraiz Oka (Añana), Artziniega (Aiara), Araia (Arabako Lautada) eta Santikurutze Kanpezu (Arabako Mendialdea) bisitatu ondoren.