Euskal Ekonomiari buruzko Doktore Tesi Onenaren II. Alberto Alberdi Sarirako eskaerak ostegunetik onartuko dira
Euskal Ekonomiari buruzko Doktore Tesi Onenaren Alberto Alberdi Sariaren bigarren ediziorako eskabideak onartzeko epea irekiko da ostegunean
Euskal Ekonomiari buruzko Doktore Tesi Onenaren Alberto Alberdi Sariaren bigarren ediziorako eskabideak onartzeko epea irekiko da ostegunean, ekainaren 6ank, eta uztailaren 5era arte egongo da zabalik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak jakinarazi duenez.
Euskadin ikerketa zientifikoa sustatzea eta talentu ikertzailea erakartzea eta atxikitzea dira ekimenaren helburuak
Euskadin ikerketa zientifikoa sustatzea eta talentu ikertzailea erakartzea eta atxikitzea dira ekimenaren helburuak, eta 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko uztailaren 5era bitarte edozein unibertsitatetan defendatutako euskal ekonomiari buruzko doktore tesiak lehiatu ahal izango dira.
6.000 euroko saria izango da irabazlearentzat
6.000 euroko saria izango da irabazlearentzat, eta horretarako, bere tesiak puntuaziorik handiena lortu beharko du epaimahai kalifikatzaileko kideen artean. Gainera, ikerlana eta bere ondorio nagusiak argitaratzea eta hedatzea ekarriko du sariak.
Sariak 2020ra arte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde izandakoaren izena darama, bere ibilbidean islatutako zerbitzu publikoaren printzipio eta balioen aintzatespen gisa.
Bestalde, Osakidetzak Debagoieneko ospitalearen eraikin berriaren eraikuntza esleitu du Arrasaten (Gipuzkoa). Aurreikuspenen arabera, Jaurlaritzak 23 milioi euro inbertituko ditu, eta bloke berriaren obra uda honetan hasiko da Construcciones Amenabar S.A., Tecsa Empresa Constructora S.A., Construcciones Olabarri S.L. eta Ondoan S. COOP enpresek osatutako aldi bnaterako enpresen batasunaren eskutik, 30 hilabeteko exekuzio epearekin.
Osakidetzatik jakinarazi dutenez, bloke berriarekin osasun baliabide modernoa emango zaio eskualdeari, eta zerbitzu zorroa handitua eta eguneratua izango du, bertako 63.000 biztanleen beharrei erantzuteko. Eraikin berriak, besteak beste, eguneko ospitale mediko-kirurgikoa, medikuntza fisikoaren eta errehabilitazioaren arloa, endoskopia unitate bat, larrialdi basea eta erresonantzia magnetiko nuklear bat izango ditu.
Temas
Más en Sociedad
-
Denuncian la "brutal agresión" de un policía a una manifestante por la educación pública en Valencia
-
Un avión con destino a Mallorca regresa a Estados Unidos por un dispositivo Bluetooth llamado 'bomba'
-
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko Lanera enpresa sarea aktibatu du Jaurlaritzak
-
La "responsabilidad compartida" de impulsar el euskera marca el Ibilaldia