Euskalmet sozietate anonimo publikoa izango da aurrerantzean
Euskalmet publifikatzearen arrazoi nagusia da tresna eta baliabide propioak behar direla Euskadiko meteorologiaren zaintza, informazio eta ezagutza lanetarako behar den eguneroko jarduna emateko
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Euskalmet euskal meteorologia agentzia sozietate anonimoa sortzeko dekretua onartu du, eta horrekin batera, besteak beste, haren estatutu sozialak, xedapenak eta hasierako jarduketa plana ere onetsi ditu.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi duenez, "hemendik aurrera, Euskalmet sozietate anonimo publikoa izango da, eta sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonifikatua izango da".
"Euskalmeten forma juridikoaren aldaketak ez die eraginik egingo haren funtzioei edo langileei. Egungo langile guztiak sozietate anonimo publiko berrian sartuko dira, sozietatea Eusko Jaurlaritzako Meteorologiako zerbitzuburua den Jose Antonio Arandak zuzenduko du, eta, orain arte bezala, Segurtasun Sailaren mendeko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari atxikita jarraituko du", azpimarratu zuten Eusko Jaurlaritzatik.
Tresna eta baliabide propioak behar direla azpimarratu dute Eusko Jaurlaritzatik
Azkenik, eta ildo beretik, Bingen Zupiriak azaldu duenez, Euskalmet publifikatzearen arrazoi nagusia da tresna eta baliabide propioak behar direla Euskadiko meteorologiaren zaintza, informazio eta ezagutza lanetarako behar den eguneroko jarduna emateko, bai eta kontrako meteorologiaren eta klima aldaketaren etorkizuneko erronkei berme osoz aurre egiteko ere, larrialdien arretarekin eta kudeaketarekin hertsiki lotutako alderdiak direlako.
Temas
Más en Sociedad
-
Un juez dictamina que se puede usar el permiso por ingreso de un familiar para cuidarlo en casa
-
Los sindicatos médicos convocan nuevas movilizaciones tras abandonar la negociación con Sanidad
-
Polémica en Alcoy por el rodaje de escenas para una película porno en la tumba de Camilo Sesto
-
El lehendakari exige al Ministerio de Sanidad que no ponga “piedras en el camino” que entorpezcan la actividad de Osakidetza