Kultura Sailak arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko beka eman die lau pertsonari
20.000 euroko aurrekontua izan da, eta onuradunak Xabier Gullón, Marina Manterola, Ainhoa López de Munain eta Isabel Middlebrook izan dira
Ana del Valek zuzentzen duen Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2023ko arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzen deialdia ebatzi du, 20.000 eurokoa.
Aurkeztutako eskaeretatik lauri eman zaie laguntza, bakoitza 5.000 eurokoa. Hona hemen onuradunak:
• Xabier Gullón Elgarresta. Musika arteak.
• Marina Manterola Nájera. Musika arteak.
• Ainhoa López de Munain Isasmendi. Kantua.
• Isabel Middlebrook Mateos. Dantza.
Bekadunei buruzko informazio osagarria:
https://kulturaraba.eus/eu/-/becas-para-estudiar-artes-escenicas-y-musicales
“Garrantzitsua da laguntza mota horien aldeko apustua egitea, zeinek beka formatua baitute eta gure tokiko kultura sareko gazteentzat baitira, atzerrian prestakuntza jaso dezaten eta beren etorkizuneko lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin. Horrek, era batera edo bestera, eragina izango du lurraldean”, Del Valek adierazi duenez. Halaber, esan du programan bekadunak diren pertsonak oso kontuan hartzen dituela Kultura Ekintza Zerbitzuak, ekintzak programatzeko orduan. Izan ere, haietako batzuek Larunbat Musikalak programan parte hartzen dute.
"Deialdi honek 20 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori eman die beka. Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoentzat da, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan espezializatzeko banakako prestakuntza sustatzeko; hain zuzen, unibertsitateetan, goi-mailako eskoletan, nazioarteko eskoletan, goi-mailako kontserbatorioetan, dantza eskoletan, antzerki eskoletan, zirku eskoletan eta, oro har, arte prestakuntzako zentroetan egindako prestakuntza bultzatzeko."
Temas
Más en Sociedad
-
Las agencias prevén un verano con más reservas de última hora y viajes a destinos cercanos
-
El Gobierno Vasco desactiva el LABI tras el episodio de temperaturas extremas
-
Miles de cangrejos patudos cubren las playas de las islas Cíes en un llamativo fenómeno natural
-
Aprobada la orden que regula la formación de primeros auxilios de socorristas en piscinas de uso colectivo