Síguenos en redes sociales:

Go!azen telesaileko hiru protagonistak hitzaldia eskaini eta galderei erantzungo diete Ibaiondon

Jarduera Haurren Elkarguneak hala eskatuta egingo da, Gasteiz Hobetuz Txiki programari esker

Go!azen telesaileko hiru protagonistak hitzaldia eskaini eta galderei erantzungo diete IbaiondonPilar Barco

“Go!azen hitzaldira” izenburupean, Ibaiondo gizarte-etxeko Felix Petite antzokian duela hainbat denboralditatik Euskal Telebistak eskaintzen duen gazteentzako euskarazko musika arloko telesaileko, Go!azeneko, hiru protagonistekin hitzaldia egingo dute urriaren 7an, larunbatean. Jarduera hori Haur eta Nerabeen Elkarguneak hala eskatuta egingo da, Gasteiz Hobetuz Txiki ekimenaren bidez.

Herritarren partaidetzarekin lotuta haur eta nerabeen parte-hartzea finkatzen joateko, Gasteiz Hobetuz udal-programako 2022-2023 edizioak Gasteiz Hobetuz Txiki atala gehitu zuen berritasun gisa. Lan horren ondorioz, hainbat proposamen egin zituzten eta haietako bat zen, hain zuzen ere, pertsona ospetsuekin topaketak egitea. Hala, Go!azen telesaileko aktoreekin batera antolatu dute topaketa hilaren 7an, 17:30ean.

Gizarte Politiken Saileko Haurtzaroa eta Familia Zerbitzuak ahalbidetu egitasmo hori Haurtzaro Zerbitzuaren laguntzarekin. Raimundo Ruiz de Escudero zinegotziak azaldu duenez, “sare sozialetan eta telebistan ateratzen diren aktore, abeslari, kirolari eta beste pertsona ospetsu horiek, askotan, gure neska-mutilentzat eta gazteentzat erreferente bihurtzen dira. Larunbat honetan, Go!azeneko aktore batzuk gertuagotik ezagutzeko eta interesatzen zaien edozein gairen inguruko galderak egiteko aukera izango dute”.

8 urte baino gutxiago dituzten haurrek heldu baten ardurapean joan beharko dute. Jarduera euskaraz izango da eta Gift Enobakharek,  Kalimba elkartearen Haur eta Nerabeen Elkarguneko ordezkariak, aurkeztuko du. Aretora sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gonbidapena eta Udalaren webgunearen bidez eskuratu ahal izango da doan.