Emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna sustatzea, borrokatzea eta bultzatzea, eta, beraz, oraindik ere gertatzen ari diren desberdintasunen kontra borrokatzea lan neketsua da, eta adar askotatik igarotzen da, bai maila partikularrean, bai maila sozialean eta kolektiboan. Baina garrantzitsua da aurrera egiten jarraitzea, beraz, ematen den urrats bakoitza garrantzitsua da. Azken urrats hori erakunde mailan eman da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskutik, Beatriz Artolazabal sailburuak zuzenduta. Izan ere, eLankidetzak (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia) irabazi-asmorik gabeko bederatzi erakunderi lagunduko die beren barne-funtzionamenduko maila guztietan genero-desberdintasunak ezabatzen.

Hala, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi duten bezala, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bederatzi GKKEei emango die dirulaguntza erakunde barruan funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesuak eta ekintzak sustatzeko. Guztira, hainbat fasetarako 306.638 euro izango dira. Izan ere, eLankidetzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean dagoena, urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, “oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan”, azpimarratu dute sailetik.

Laguntza jasoko duten erakundeen artean daude, Alboan Fundazioa, UN Etxea, Mugarik Gabeko Ekonomistak, Amekadi, Munduko Landagunea eta Calcuta Ondoan erakundeek generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero- berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko, eta, planaren ezarpena eta ondorengo ebaluazioa egingo dute REAS Euskadi, Mugarik Gabe eta Lagun Artean erakundeek.

“Aipatzeko da, plan horiek ezartzen direnenean aurreikusten direla lan-politikak ikuspegi feministarekin gaineko prozesua abiaraztea; sexu- eta genero-aniztasun inguruko ikuspegian sakontzea; sexu eta genero jazarpenaren inguruko protokoloa egitea, edo erakundeen baitan zaintza garatzea, besteak beste”, azpimarratu zuten.

Bestalde, zazpigarren urtez, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erakundeen baitan genero-ikuspegia lantzeko jardunaldiak antolatuko dituzte. “Aurten, zaintzaren inguruko teoriaz arituko da Noemí Canelles Fil a l ́agulla kooperatibaren kidea eta zaintzan aditua, eta hainbat erakundeetako esperientzia ezagutuko dira. Saioa 9:30ean hasiko da Bilboko Hika Ateneo etGGKEei zein gaian interesa izan dezaketenei irekia izango da. Izena emateak aldez aurretik egin behar dira www.ongdeuskadi.org webgunean”, ondorioztatu zuten.

Konektatu

Bestalde, genero-desberdintasunaren aurkako urrats berri horretaz gain, nabarmentzekoa da Euskadiko GGKEen koordinakundeak ekimen dibertigarri bat jarri duela abian, herritarrak animatzeko munduko hainbat lekutan emakumeek pairatzen eta egunez egun bizi duten berdintasunari edo desberdintasunari buruz dakitena ezagutzera. Joko honek Konekta tú du izena eta internet bidez parte har daiteke Euskadiko GKEen koordinakundearen web orrian bertan. Parte hartzeak saria du.

“Munduan gertatzen denarekin konektatuta zaude? Jolastu eta ezagutu nola ikusten duzun munduko emakumeen errealitatea. Parte hartu interneteko jolas dibertigarri honetan eta entrenatu zure begiak ezagutzeko zenbat dakizun emakumeen eskubideen inguruan. Hamar galdera eta hiru minutu dauzkazu. Parte-hartzaileen artean bidezko merkataritzako bost saski zozkatuko ditugu”, esan eta gaineratu dute: “Onartuko al duzu erronka? Azaroaren 16tik abenduaren 16ra arte, ausar zaitez, Konekta Tú ekimenara jolastu eta ezagutu nolakoak diren errealitatea ikusteko erabiltzen ditugun betaurrekoak. Entrenatu zure begiak ezagutzeko zer dagoen gure eguneroko ekintzen atzean eta nola eragiten duten giza eskubideetan”.

Urrats horien bidez, bai Beatriz Artolazabal sailburuaren sailetik, bai GKEen koordinatzailetik, desberdintasunaren aurkako aldaketa bultzatu nahi da. Are gehiago, jokoak herritarren pentsamenduak mugiarazi nahi ditu, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruz zenbat dakiten jakinda, eta, hala, genero-desberdintasunaren aurkako borrokan laguntzeko herritarren pentsamoldeetan ere beharrezkoa den aldaketaz jabetu ahal izateko.