DONOSTIA - Euskaraldia gelditzeko etorri da, naiz eta oraindik ezin den zehaztu zein maiztasunarekin eta ezaugarriekin antolatuko den aurrerantzean. Hala adierazi zuen Euskaraldiaren koordinatzaileak, Arrate Illarok, atzo ekimenaren balorazioa egiteko antolatu zen prentsaurrekoan.

“Balorazio sakonagoen zain, Euskaraldia edizio berriak izango dituela aurreratu daiteke”, zihurtatu zuen Illarok Tabakaleran egin zen ekitaldian. “Ahobizi eta belarriprest rolak eta rol horiek dituzten portaera zehatzak zabaltzen eta sakontzen jarraitu behar dugu”.

Euskaraldiaren edizio berri hauek nola antolatuko diren ezin da oraindik zehaztu. “Tempus egokia bilatzen ari gara kontutan edukita milaka herritarrek egin dutela lan azkeneko hilabeteetan hau posible izan dadin eta milaka herritar aktibatu nahi ditugula aldiro”, esan zuen Illarok.

Horretarako, azpimarratu zuen, “herritarrek eta erakundeek eskutik jarraitzea behar beharrezkoa da, aldaketak gizartean txertatu eta egonkortu daitezen”. Euskaraldiak lortutako arrakastaren hainbat eragile izan ziren atzo Tabakaleran, besteak beste Eusko Jaurkaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Miren Dobaran; Euskaltzaleen Topaguneko presidentea, Elena Laka eta Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendaria, Mikel Arregi. Hoiekin batera izan ziren ere beste hainbat erakunde, gizarte eragile eta batzordeetako ordezkariak.

Beraiek izan ziren lehen balorazioa osatzen duten hamaika puntuak irakurri zituztenak. Irakurtzeari ekin baina lehenago argi utzi nahi izan zuten Euskaraldia “arrastoa utziko duen esperimentu handia izan dela”. “Izena eman duten herritarretatik haragoko eragina izan du ariketak, hizkuntza portaera eta ohituren gaineko hausnarketa eta aldaketak” bultzatzea lortu duena.

Argi gelditu zen atzoko ekitaldian Euskaraldia “epe luzerako lan baten abiapuntua dela”, “inertziak astin-tzen” lagundu duena eta “ahobizi portaerak dituen zailtasunak onartu” eta “belarriprest bakoitzak egiten duen ekarpena bistaratzeko” balio izan duena.

Orain, balorazio sakonago bat egiteko unea iritsi da eta 2019ko udararte itxaron beharko da ekimenak izan duen eragin zehatzaren berri izateko.

Baina sakontasunetan murgildu gabe “Euskaraldiak herriz herri aktibatu diren euskaltzale sareak eta era guztietako entitateak eskuz esku arituta eragin ahalmena biderkatu egin daitekeela” frogatu du

hamaika puntu Ariketa sozial masiboa izan da Euskaraldia, “gizartean eragin nabarmena” lortu duena eta orain arte parekorik izan ez duena. Bide berri baten hasiera izan da, hizkuntza ohituretan aldaketak lortzea helburutzat izan duena eta epe ertain edo luzeago batean “aldaketa sakonagoak” lor-tzeko abian jarri dena.

Herritarrak izan dira ariketaren protagonistak eta beraien esfortzuaren eraginez lortu da bilatzen zen gizarte aldaketa. Euskaraldia ez bait zen “soilik ekimen jendetsu bat” izateko sortu, nahiz eta azkenean jendetsua suertatu ere.

“Euskaraldia hizkuntza ohiturak eta inertziak astintzera etorri da”, azpimarratu zuten eragileek. Lortutako eragin zehatza datozen hilabeteetan jakingo da matxan dagoen ikerketa batez ondorioz. Ikerketaren lehen fasea Euskaraldia hasi aurreko egunetan egin zen. Bigarrena aste honeta burutuko da eta hirugarrena 2019ko martxoan. Fase guzti hauen emaitzen berri datorren udan emango da.

Inertziak eta kontzientziak astintzeaz gain, Euskaraldiaren lorpenak asko izan dira. “Euskara ulertzen duen uste baino jende gehiago dagoela ikustarazten” lagundu du, eta horrek “portaera proaktiboak zabaltzea ekarri du”.

Bestetik, Euskaraldiak milaka personen bizipenetan eragina izan du eta horiek nolabait jasotzeko ekimenaren sustatzaileek “bizipenen mapa erraldoia” osatzen ari dira, “mapa bizia” izango dena eta eremu ezberditean bizi izan diren esperientziak jasoko dituena.

Lan dinamika berriak sortzen lagundu du Euskarldiak, baina baita ere lehenik zeuden sareak indartzea ere.

Helburu hauek eta beste asko gehiago lortzeko ezinbestekoa izan da erakundeekin burutu den elkarlana.

Ekimen honek lortu duen atxikimendu handia datozen urteetan “hizkuntza portaera babestuko dituzten neurri zehatzen” abiapuntua izatea espero dute Euskaraldia bultzatu dutenek.

Doble éxito. Los organizadores destacaron que Euskaraldia “ha superado todas las previsiones y expectativas con respecto al número de participantes” y, además, “ha tenido una aceptación y seguimiento mucho mayores de lo esperado”.

Experimento. Sus promotores incidieron en que Euskaraldia “ha sido un experimento para romper inercias lingüísticas, promover la reflexión y para percatarse de la dificultad de seguir el rol de Ahobizi o visualizar la importancia de cada Belarriprest’.

La viceconsejera de Política Lingüística del Gobierno Vasco, Miren Dobaran, aseguró que Euskaraldia es “el principio de un largo camino” para dar “un gran impulso al euskera”.

La coordinadora de Euskaraldia sostuvo que la iniciativa “ha provocado cambios en las relaciones interpersonales de mucha gente”.

La cifra

220.000

personas tomaron parte activa con la iniciativa en favor del uso del euskera desarrollado durante los pasados once días, lo que para sus organizadores constituye “un ejercicio social masivo que tendrá continuidad”.