GASTEIZ. Bihar Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legeak hamar urte beteko ditu eta Eusko Jaurlaritzak bere garrantzia azpimarratu du esanez lege honi esker Euskadi gaur egun justuagoa dela esanez.
Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, berdintasun politiken aurrerapenean gertaera gogoangarria izan dela lege honen sorrera. Horri esker, erabaki politikoen eremuetan emakumeen presentzia orekatua izatea lortu da eta administrazioetan berdintasun planak sustatu dira, beste gauzen artean.
Erkorekak adierazi duenez, azken hamar urte hauetan, berdintasunaren alde lan egiten duten egiturak indartu dira eta indarkeriaren biktima diren emakumeen ongizatea eta babesa hobetu da.
Hala ere, Euskadi berdintasun gaietan asko aurreratu den arren, Urkulluk aitortu du oraindik lan asko falta dela egiteko. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak gizarteari egin dio deialdia aurrerapauso sendoak emateko eta horrela berdintsuagoa den herrialde bat lortzeko.