2023ko azarotik, Kongoko Errepublika Demokratikoan nabarmen igo dira MonkeyPox-en kasuak, eta aldaera berri bat agertu da. Agerraldia Afrikako beste herrialde batzuetara zabaldu da berriki, Burundi, Ruanda, Uganda eta Kenya barne.

2024ko abuztuaren 15ean, Ib klatuaren kasu bat lehen aldiz Europako lurretan jakinarazi zen. Agerraldiak beste herrialde batzuetan aktibo dirauen bitartean, "etorkizunean inportatutako kasu gehiago detektatzeko aukera dago, eta, beraz, gure ingurunean bigarren mailako transmisioa saihesteko neurriak ezarri behar dira", azpimarratu dute Eusko Jaurlaritzatik.

Txertoa hartzea da infekzioa prebenitzeko neurri eraginkorrenetako bat. Horregatik, Euskadik aktibo mantendu du Monkeypox-en aurkako txertaketa (lehen tximuaren baztanga esaten zitzaion), Osasun Publikoaren Batzordeak onartutako eta Euskadiko txertaketa eta immunizazioen eskuliburuan jasotako txertaketa-gomendioetan jasotako irizpideei jarraituz.

Ildo horretan, orain arte, Osakidetzak 3.638 dosi eman ditu, 983 2020an, 1.930 2021ean eta 725 2024an. Guztira, bi dosirekin osatu da txertaketa-pauta, 1.632 pertsonatan.

2022ko agerraldiaren ondorioz, 251 kasu positibo erregistratu dira Euskadin, hiru lurraldeetan banatuta: 245 kasu 2022an, 1 2023an eta 5 kasu 2024an.

Osasun Sailaren webgunean kontsulta daiteke informazio gehiago, herritar hautagarriei eta arrisku-taldeentzako txertaketa-aukerei buruz: https://www.euskadi.eus/indikazioak-para-monkeypox/web01-a2gaixo/eu /

"Kasuak azkar identifikatzea, infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak hartzea, hala nola kontaktuak aztertzea, funtsezko beste elementuetako bat da infekzioa ez hedatzeko", ondorioztatu dute.