COVID-19ari eta gripeari aurre egiteko txertaketa-kanpaina bateratua egiten da Euskadin.

Osasuna, munduko osasuna. Hartu txertoa leloaren bidez, helburua da argi uztea txertaketa dela tresnarik eraginkorrena bi gaixotasun horiei aurre egiteko. Osakidetzak bi gaixotasunen aurkako txertaketa bikoitza eskainiko du zita berean

Txertaketa-kanpaina urriaren 9an hasi da arrisku-taldeetako biztanleentzat (irailaren 25ean, egoitzetan bizi direnentzat).

Osakidetza hasiko da arrisku-taldeei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa jartzen. Taldeak hauek dira, funtsean.

  • 60 urte edo gehiago dituztenak
  • Gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
  • Emakume haurdunak
  • Osasunaren eremuko eta eremu soziosanitarioko profesionalak

Gainera, aurten gripearen aurkako txertoa jarriko zaie 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei.

Nola eskatu zita?

Arrisku-taldeetako pertsonei emango zaie lehentasuna:

  • Arrisku-talderen batekoa bazara, hartu zita eskatu hitzordua zure osasun-zentrora deituta, Osakidetzaren webgunearen bidez, edo 900 20 30 50 telefonora deituta (1. aukera).
  • Arriskuko taldekoa EZ bazara eta gripearen aurkako txertoa hartu nahi baduzu: urriaren 30era arte itxaron behar izan da. Orain bai, eska dezakezu zita webgunearen bidez, osasun-zentrora deituta edo deitu 900 20 30 50 telefonora (1. aukera).

"Babestu zeure burua!", gomendatzen du Osakidetzak

Txertoa da birus biei aurre egiteko tresnarik onena. Hala ere, gripea eta beste arnas birus batzuk (hala nola COVIDa) prebenitzeko, kontuan izan neurri higieniko, erraz eta eraginkor hauek:

  • Sarritan garbitu eskuak, ura eta xaboia erabiliz.
  • Estali ahoa besoarekin eztula edo doministiku egitean.
  • Erabil itzazu botatzekoak diren zapiak.
  • Erabili maskara, batez ere sintomarik baduzu edo pertsona kalteberekin kontakturik baduzu.