Síguenos en redes sociales:

Basque Segurtasun Foroa Donostian amaituko da, 33 bilera egin eta ia 1.000 parte hartzaileren bldu ondoren

Basque Segurtasun Foroa Donostian amaituko da, 33 bilera egin eta ia 1.000 parte hartzaileren bldu ondorenUtzitakoa

Basque Segurtasun Foroa erakunde, entitate eta herritarrek segurtasunaren eta etorkizuneko erronken inguruan dituzten kezkei buruz hausnartzeko topaketak ostegun honetan egingo du azken bilkura Donostian, Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoan 33 bilea egin eta ia 1.000 parte hartzaile bildu ondoren.

Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, azken topaketa arratsalde honetan egingo da Donostiako udaletxean, eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak, Jon Insausti Donostiako alkateak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak parte hartuko dute, Gipuzkoako hiriburuko hainbat erakunde, elkarte eta enpresatako ordezkariekin batera.

Basque Segurtasun Foroa 2025eko uztailean aurkeztu zen, eta, ordutik, urtebetean, EAEko hainbat udalerritan izan da. Guztira, 33 bilera egin dira ertzain-etxeei dagozkien eskualdeetan banatuta, eta bilera horietan, Segurtasun Sailak, dinamika parte hartzaile baten bidez, eta parte hartu duten pertsonekin batera, herritarrak kezkatzen dituzten gaiak entzun ditu eta etorkizuneko erronkei buruz hausnarketa egin du segurtasun integralaren ikuspegitik.

Topaketak egin dira Añana, Gorbeialdea, Tolosaldea, Durangaldea, Arabako Lautada, Txorierri, Hernanialdea, Urdaibai, Urola Garaia, Uribe Kosta, Urola Erdia, Gasteiz, Ibaizabal, Bidasoa, Mungialdea, Goierri, Debagoiena, Meatzaldea, Errioxa y Arabako Mendialdea, Oarsoaldea, Bilbao, Aiaraldea, Urola Kosta, Lea-Artibai, Ezkerraldea, Debabarrena eta Enkarterri eskualdeetan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta beste bat gazteekin.

Egin diren 33 bileretan 979 pertsonak parte hartu dute, eta erakundeen, euskal poliziaren, elkarteen, hezkuntza esparruaren edo enpresen ordezkariak izan dira. Bileretako ordezkaritza honako hau izan da: %34,5 erakundeak, %18,9 elkarteak eta herritarrak, %14,4 euskal polizia (Ertzaintza eta udaltzaingoak), %15,8 enpresak, %7,8 hezkuntza esparrua, %7,5 esparru soziosanitarioa eta %1,1 justizia.

Bilerotan segurtasunarekin lotuta aipatu diren kezka nagusiak herritarren segurtasuna eta balioen galera izan dira, bai eta drogen kontsumoa eta trafikoa ere: herritarren segurtasuna %37, balioen krisia %20,8, drogen kontsumoa eta trafikoa %13,7, autobabes kultura %6,8, indarkeria matxista %6,7, ziberdelinkuentzia %6,7, desinformazioa %4,6, mehatxu klimatikoa %1,3 eta beste batzuk %2,5.

Basque Segurtasun Foroaren bileretan parte hartu duten pertsonak kezkatzen dituzten gai horiek guztiak diagnostiko gisa erabiliko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila lantzen ari den eta urtea amaitu aurretik prest izango den 2026-2030 Euskadiko Segurtasun Integraleko Plana garatzeko.