Basque Segurtasun Foroak erakundeetako eta Urola Kostako ordezkariak elkartu ditu Zarautzen
Topaketan Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio eta Zarauzko hogeita hamar bat eragilek baino gehiagok parte hartu dute
Zarauzko Astiko udal-eraikin berrian egin da aste honetan Basque Segurtasun Foroaren Urola Kosta eskualdeko saioa. Topaketan Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak parte hartu dute, Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio eta Zarauzko ordezkari instituzionalekin batera. Tokiko beste hainbat eragilek ere parte hartu dute, hala nola Zarauzko Ertzain-etxeak, Osakidetzaren arduradunek, udaltzainek, Gurutze Gorriak, Balenciaga Museoak, ikastetxeek, erretiratuen elkarteek eta kirol-elkarteek.
Bileran eskualdeak, besteak beste, prebentzioaren, larrialdien kudeaketaren, bide-segurtasunaren eta elkarbizitzaren arloetan dituen behar espezifikoak aztertu dira. Bertako ordezkariek euren esperientziak eta oraingo eta etorkizuneko segurtasun-erronken erantzun bateratua hobetzeko proposamenak partekatu dituzte.
Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan
Basque Segurtasun Foroak Euskadiko lurraldeetan barrena hasitako bidearekin jarraitzen du, Lea-Artibai, Debabarrena, Ezkerraldea, Enkarterri eta Araban egindako topaketen ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien, udalen eta Euskadiko beste gizarte-eragile batzuen arteko partaidetzarako eta elkarrizketarako gune egonkor gisa finkatu da.
Bileran eskualdeak, besteak beste, prebentzioaren, larrialdien kudeaketaren, bide-segurtasunaren eta elkarbizitzaren arloetan dituen behar espezifikoak aztertu dira
Parte hartzeko prozesu horren helburua da segurtasunari buruz ikuspegi integral batetik diagnostiko partekatua egitea. Prozesuak hilabeteak beharko ditu, eta hainbat erakunde, entitate eta eragilek bertan topagune bat izango dute segurtasunarekin lotuta kezkatzen dituzten gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak…
Gaur Zarautzen egindako topaketaren ondoren, hurrengo hitzordua datorren ostegunean, urriaren 23an, izango da Laudion.
Temas
Más en Política
-
Ramiro González pide "exigir más" a EH Bildu y ser "inflexibles" en la condena de la violencia
-
El juez de la AN interroga este lunes a cinco exjefes de ETA por el asesinato del concejal del PP Pedrosa Urquiza
-
El PSOE propone reformar la ley para elevar a 500 euros la multa por aparcar en plazas para personas con discapacidad
-
El juez del 'caso Errejón' escuchará el próximo viernes a psiquiatras que atendieron a Elisa Mouliaá