Gernikako Estatutua osatzeko eta eskualdatzeko dauden eskumenak ixteko 10 proposamen zehatz aurkeztu ditu Jaurlaritzak
Joan den astean hitz eman bezala, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxena Madrilera itzuli da astebete beranduago. Gaurkoan, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torresekin batzartu da Eusko Jaurlaritzak landutako dokumentazioa eskura emateko, eskualdatzeke dauden eskumenak ezarritako egutegiaren baitan eta adostutako epean ixte asmoz.
"Eusko Jaurlaritzak dokumentuak entregatu ditu, etxeko lanak egin ditu, akordiorako borondatea erakutsi du"
Legegintzaldiko lehen urtean, 10 akordio lortu dira honako 10 eskumen hauek eskualdatzeko: itsasertza antolatzea eta kudeatzea; kultura-fundazioak eta -elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak; Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako hasierako lan-baimenak; meteorologia eta klimatologia; itsas salbamendua; laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak zabaltzea (Bizkaiko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionala); Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak; eskola-aseguruaren kudeaketa; langabezia-prestazioa eta langabezia-sorospenaren kudeaketa.
BALORAZIOA
Hilabetetako lan mardularen ondoren, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eman dizkio indarrean dagoen legeriaren baitan, Gernikako Estatutu osatzeko landutako 10 proposamenak. "Proposamen egingarriak dira, eta adostutako epean gauzatu daitezke, horretarako borondate eta bultzada politikoa badago” adierazi du Ubarretxenak ministroarekin izandako bileraren ostean.
"Derrigortzen gaituen akordio bat daukagu, eta hau bete egin behar da -gaineratu du Ubarretxenak-, Eusko Jaurlaritzatik gure lanak egin ditugu, eta orain, Espainiako Gobernua da fitxa mugitu eta bere hitza bete behar duena".
"Eusko Jaurlaritzak dokumentuak entregatu ditu, etxeko lanak egin ditu, akordiorako borondatea erakutsi du; horregatik, Espainiako Gobernuaren erantzukizun politikoa eskatzen dugu, borondate hori ekintzen bidez egikaritu dadin, atzerapenik gabe; ez dugu pribilegiorik eskatzen, errespetu instituzionala baizik eta legea betetzea", esanez amaitu du Ubarretxenak.
Temas
Más en Política
-
Caso Koldo-Ábalos: Comptos avala la legalidad de cinco contratos vinculados a Acciona y Servinabar
-
Begoña Gómez pide a la Audiencia de Madrid corregir la decisión de Peinado de abocarla a un jurado: "Es irregular"
-
Andueza va al choque con el PNV pese al compromiso de reducir la tensión
-
Sánchez advierte a Ayuso de que llegará hasta el TC para garantizar el derecho al aborto