Síguenos en redes sociales:

Jaurlaritzak ZientziaKlik kultura zientifikorako agenda digitala sortu du

Jaurlaritzak ZientziaKlik kultura zientifikorako agenda digitala sortu duUtzitakoa

Eusko Jaurlaritzak ZientziaKlik jarri du martxan (zientziaklik.euskadi.eus), Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kultura zientifikorako erreferentziazko agenda digitala izateko asmoz sortutako web atari berria, eta ZientziaKlik. Klik egiten dizuten zientzia planakkanpaina antolatu du proiektuaren berri emateko.

Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ekimenak "esperientzia argia, erraza eta eskuragarria" eskaintzen du, zientzia ekitaldien programazio osoa modu bateratuan erakutsiz.

Gainera, albisteak eta berrikuntzak dakartza, eta buletin batean harpidetzeko aukera ematen die erabiltzaileei, eskaintza kultural zientifikoaren egunean egoteko.

Jakindari Kultura Zientifikoaren aldeko Aliantzaren erakusleiho gisa ere funtzionatzen du webguneak

ZientziaKlik. Klik egiten dizuten zientzia planak kanpainaren helburua herritarrak kultura zientifikoaz gozatzera gonbidatzea da, interes hori eragin dezaketen formatu, gai eta edukiak dituzten aisialdi planak proposatuz. ZientziaKlik agendak aukera emango du euskal hirietan, auzoetan eta udalerrietan egiten diren kultura zientifikoko jarduera ugari ezagutzeko.

Material grafikoen, ikus-entzunezkoen, sare sozialen eta beste euskarri batzuen bidez, weba sustatzeko kanpainak indartu nahi du zientzia eta ezagutza aukera kultural erakargarria izan daitezkeela edozein unetan eta edozein publiko motarentzat.

KULTURA

Era berean, Jakindari Kultura Zientifikoaren aldeko Aliantzaren erakusleiho gisa ere funtzionatzen du webguneak, 50 kidek baino gehiagok gizartean ezagutza zabaltzeko antolatzen dituzten ekitaldiak eta jarduerak erakutsiz.

Lankidetza ataria da, eta bertan, eragileek eta aliantzako kideek edukia sortu ahal izango dute, eskaintza aberastuz eta ZientziaKlik espazio bizi eta parte hartzailea bihurtuz.