ihar dantzatzera joango naiz. Hasi nintzenetik, ilusioz jaikitzen naiz asteartero eta ostegunero. Judimendi gizarte etxera joango naiz goizeko hamarretan. Lehenxeago, kafetxo goxoa eskatuko dut La Chiquita tabernan, Judimendi auzoan. Ez dakit tabernako terrazan edo kaleko banku batean eserita (aste honetan Eusko Jaurlaritzak erabakitakoaren arabera). Berdin zait, kafe horretaz gozatzea da garrantzitsuena, Gasteizen eguraldiak oso lagundu ez arren. Goizeko hamaiketan hasiko da klasea. Aidé da irakaslea, eta bera ezagutzea izan da izugarria pandemian zehar. Ordubetez koreografiak ikasten ditugu, eta disfrutatzera! Eta noski, birusaren gaia kanpoan geratzen da. Nahiz eta kirola egiteko ia-ia astero hainbeste oztopo sortzen diren (klaseetan maskara janzten dugu, bakarrik hamabi edo hamahiru ikaslek hartzen dugu parte, segurtasun-neurriak bete behar ditugu, eta batzuetan erabil daiteke dutxa, eta beste batzuetan ez), udal igerilekuak eta gizarte etxeetako ikastaroak bihurtu dira geure ihesbide. Eta izugarrizko lana egiten ari dira monitoreak, klaseak emateko nolabaiteko normaltasunarekin. Horregatik, monitoreei eskerrak eman nahi dizkiet. Eskerrik asko, Aidé, Amaia, Laura, Zuberoa, Iñigo,€ eta Gasteizko hainbeste monitore!