In memorian. Hil da Pepe. Irakurle estimatuek jakin bezate: nahastu egingo ditut anabasean, maluskatu nahita, zentsu onenean noski, bibliografiak gogoetekin, asmoak nahiekin, bereak eta nireak. Irakurleak asma eta erabaki beza zer den zer, eta norena den norena. Guztiok ditugu geure motxilak, irrika, zubi eta erreferentziak. Hauetako bat Pepe Mujika jauna daukat nik. Argiak argi, itzalak itzal. Indarrak indar, ahuldadeak ahuldade. Inor ez da perfektua. Inor ez. Ez zu adiskide estimatua, ezta ni ere, ez. Pepe Mujika 1935ko maiatzaren 20n jaio zen Uruguaiko Montevideon. 1960ko hamarkadan, 25 urteekin beraz, Nazio Askapenerako Mugimendu-Tupamaros gerrillan sartu zen. Tiroketa batean atxilotu zuten balaz josita, larri zauritua. Eta 1972 eta 1985 artean espetxeratua egon zen Uruguaiko diktadura zibil-militar garaian (1973-1985). 1989an, Frente Amplioko diputatu eta gero senatari hautatu zuten eta gero Abeltzaintza, Nekazaritza eta Arrantza ministro izan zen 2005etik 2008ra. Lehendakari izan ondoren, senatari hautatu zuten berriro 2014 eta 2019ko hauteskundeetan. 2020ko urriaren 20an utzi zuen azken kargua. Jarduera politikotik erretiratu zen herri aktibismora dedikatzeko. Herri Partaidetza Mugimenduko buru izan da, ezkerreko “Frente Amplio” alderdiko gehiengo sektorean. Mujica “munduko estatuburu xumeena” dela deskribatu dute, bere bizimodu zorrotzagatik eta bere hileko soldataren %90 inguru dohaintzan eman duelako hamabi mila dolar pobreen eta enpresa txikien jabeen onuradunen ongintzarako erakundeei hain zuzen. Pepe, zure berri aspaldi nuen. Ohorea. Agur eta ohore Pepe Mujika. Jauna.

Kapitalismoak giza zoriontasunari laguntzen ez dioten ondasun materialak pilatzeko duen arretaren kritika zorrotza, komunikabide eta kazetariek bere ideologia filosofikoengatik goraipatu dute; The Times Higher Education-ek “presidente filosofoa” gisa aipatu zuen 2015ean, Platonek errege filosofoaren ikuskerari buruzko antzezlana benetan. 2005az geroztik, Lucía Topolanskyrekin ezkonduta dago, Herri Partaidetza Mugimenduko aspaldiko buruzagi eta Uruguaiko presidente 2017tik 2020ra. 2024ko apirilean, hestegorriko tumore bat diagnostikatu ziotela jakinarazi zuen. 2025eko urtarrilean, bere minbizia gorputz osora hedatu zela eta tratamendu gehiagorik egingo ez zuela jakinarazi zuen. Bizi, ekin, erratu, asmatu, eutsi, erori, zutitu, berriz, ostera. Ortodoxiaren heterodoxia.

Estima handian izan dut beti Pepe Mujika. Hauteskundeak ziren eta garrantzitsuak benetan. Montevideo hiriburuan, eta ustekabean, bere emazteak, Lucía Topolansky presidenteorde ohiak deituta, José Pepe Mujica (2010-2015) Uruguaiko presidente ohia berriro agertu zen jendaurrean bere sektore politikoaren hauteskunde kanpainaren amaiera ekitaldian mezu argi eta garbi batekin: “itxaropenaren alde lan egin behar dugu”. Itxaropenaz ari da, bai. Itxaropena, hitz potzoloa hain zuzen. “Azken 40 urteotan lehen aldia da hauteskunde kanpaina batean parte hartzen ez dudala gainerakoak bertan dauden bitartean eta heriotzarekin borrokan ari naizelako egiten dut, partidaren amaieran nago, erabat konbentzituta eta kontzientea naiz, baina gaur hona etorri behar izan nuen, derrigorrez eta ezinbestez, beraz sinboliza zaitez, sinboloa zutik”. Ametsak amets, irrikak irrika, asmoak asmo, negarrak negar. Agur eta ohore Pepe Mujika. Jauna.

“Inoiz itzuliko ezin daitekeen lekutik erretiratzeko oso gertu dagoen agure oso xahar bat naiz, baina oso pozik nago eta alai nago eta naiz, zu zeu hor zaudelako, zuek zeuek hortxe zaudetelako, nire besoek alde egiten dutenean milaka beso egongo direlako borroka ordezkatuz”. Eredu eta bide. Bidea eredu. Heterodoxiaren ortodoxia.

“Nire bizitza osoan esan nuen lider onenak abantaila batekin gainditzen dituen barra bat uzten dutenak dira. Bizirik egon, nago, nire bikotekideagatik eta beste emakume batengatik, nire medikua hain zuzen. Borrokak jarraitzen dut, belaunaldi berriek gizakiak ezagutu ez duen munduan aldaketa bat biziko dute, ziur. Borrokan jarraituko dut hil arte, bai, hil arte, mundu honetan bizirik dirauten bitartean, motz ala luze. Saiatzea ohorea da, asmatzea aukera”. Malkoak eta negarrak. Pena eta sufrikario infinitoak. Bizitzaren patua. Patua patu. Damutzea. Ala ez. Agur eta ohore. Jaun txit.

Guda eta borroka. Heriotza. Negarra eta malkoak. Barne koherentziaren eta giza balioentzat une klabe eta giltzarria.Lauaxetak olerki zoragarriak idatzi zituen, horietako batean honela zioen...”dena eman behar zaio maite den askatasunari”. Bizia eman zuten. Bizia eman zuten zure lagun eta burkideek. Borrokan lehiatu ziren mendi eta kaleetan Demokraziaren alde, Askatasunaren alde. Eredu zaitugu Gogoratzea ezinbestekoa da, beharrezkoa da horrelakorik berriro gerta ez dadin. Gogoratzea justiziazkoa da. Ezin ahaztu. Horrelako gauzak ahaztu egiten duen herria herri koldarra da. Guda hartan hil asko izan ziren, bai. Baina gauzak bere tokian jarri behar dira. Batzuk erasotzaileak ziren, beste batzuk defenditu egin ziren. Batzuk demokraziaren kontra egin zuten, beste batzuk alde, batzuk askatasunaren aurka egin zuten, bestea alde. Baina geroak bakoitza bere leku egokian jartzen du beti. Zeu ere bai. Gu geu guztiok lez. Historia eta bizitzaren bilakaera. Demokrazia eta askatasunean. Ortodoxiaren heterodoxia.

Zeure Uruguairen ere katea ez da eten, eta katea ez da etengo ere. Faxistek ideien etsai amorratuak ziren, han eta hemen, hemen eta han, atzo eta gaur, gaur eta atzo, eta dira, eta izango dira, hitzaren etsai, elkar hizketaren etsai, akordioaren etsai, adostasunaren etsai, giza eskubideen etsaiak, ez zuten pertsonen dignitatean sinesten, beraien helburu makurren aurrean pertsonaren biziak ez zuen ezer balio, pertsonaren biziak bere helburuen jostailu hutsak. Argi luzeak, begiak gora. Agur eta ohore Pepe Mujika. Jauna.

Ideia ezberdinak izateagatik batzuen batzuk erabaki zutela bizia kentzea. Era desberdinean iritziak izateagatik batzuen batzuk, ehunka, erailak izan dira. Tiroz hilak, era koldar batean. Bizia da heriotzaren aurkakoa. Askatasuna faxismoaren aurkakoa. Demokrazia garaile. Heriotza ez da instrumentu politikoa. Giza eskubideei bai, atzo, gaur eta bihar. Inposiziorik inoiz ez, inoren partez, hango edo hemengo berdin da, inposizioa beti inposizioa izango baita. Orain eta hemen, hitzaren balioa, adostasunaren balioa, negoziazio eta akordioaren balioa, askatasun eta demokraziaren balioa aldarrikatu nahi dut. Argi eta garbi.Pertsona da baliorik nagusiena. Ez dago ezer, ez dago ideia edo ideologiarik, giza duintasunaren gainetik, ez dago ezer gizakiaren biziaren gainetik. Han eta hemen.Hemen eta han. Pertsonaren dignitatea, pertsonaren bizia, giza eskubideak, demokrazia, askatasuna, maite eta desio zenuen. Zeure irrika zen. Pertsona delako baliorik nagusiena eta pertsonen bizia delako sakratuena, pentsatzen duela pentsatu. Mundu hobea irrika. Agur eta ohore, Pepe Mujika. Zu. Jauna.

Adimena, bai adimena, kapitala bezain garrantzitsua izango da, hau da, hirugarren prestakuntza nagusitu egingo da. Horregatik, garapenaren alde borrokatu behar dugu, datozenen buruan jar daitezkeen bitarteko ekonomikoak edukitzeko. Hau da. Herrialdeak duen erronkarik handiena dugu aurrez aurre. Seme-alaba-bilobak. Guztiak.

Herri osoarekin hitz egin behar dugu, hiritar guztiekin. Auzolanean bat. Taldean bat. Exekutibo bat bere baitan itxita ez izatea eta indar politikoak lau edo bost gauza nazionalak lan egin behar itxaropena hortxe dago, hortxe dugu. Gorrotoari ez, sekulan ez, konfrontazioari ez, inoiz ez. Belaunaldi berriak jomuga, helburu eta irrika. Agur eta ohore, Pepe Mujika. Jauna. Ahaleginetan jauna. Jaunaren ahalegin zurrun ahaltsua. Zeu.

Aho itxian ez dira euliak sartzen. Egiten ez duenak ez du hutsik egiten, ez.

Alderantziz, itxaropenaren alde lan egin behar da, beti, bai, beti. Bizitzari eskerrak eman behar dizkiot, beso hauek desagertutakoan milaka besoak izango baitira. Eskerrik asko existitzeagatik, milesker”. Beti arte Pepe Mujika. Viva zu zeu Pepe. Lurra arina bekizula. Askatasunaren eta demokraziaren egun handi arte. Ez dezagun itxaropenik galdu. Etorkizuna. Irakurle guztiz estimatua garbi dagoela uste dut nahita nahastu ditudala lerro hauetan zehar, nahita bai, bibliografiak eta ideiak, eta egiak, eta nireak, eta bereak, eta sentimenduak eta irrikak eta penak, malkoak eta pozak, eta. Agur eta ohore, beraz, Pepe Mujika jauna. Bedi bada. Eskerrik asko eta milesker. Heterodoxiaren ortodoxia eta alderantziz. “In memorian”. Pepe, Mujika.