James Carter saxofonistarekin hasiko da asteazkenean Nazioarteko Jazzaldia
Getxoko (Bizkaia) Nazioarteko Jazzaldiaren 47. edizioa hasiko da asteazkenean, uztailaren 3an, James Carter saxofoi jotzaileak Organ Trio hirukotea gidatuz Muxikebarrin eskainiko duen kontzertuarekin. Getxo Jazz igandera arte ospatuko da, uztailaren 7ra arte, eta 17 emanaldi eskainiko ditu atal desberdinetan.
Bada, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Carterren emanaldia 21:00etan hasiko da, baina aurretik, ohi bezala, talde lehiaketako finalista bat ariko da, oraingoan Seada Quartet laukote galiziarra. Lois Rivera (saxofoia), Martin Otero (pianoa), Miguel Piñeiro (kontrabaxua) eta Esteban Lavigne (bateria) A Coruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek osatzen dute taldea.
Ondoren, James Carter (1969, Detroit, AEB) igoko da agertokira, 1990eko hamarkadan sortutako haize instrumentista ospetsuenetarikoa. Saxofoi mota guztiak jotzen ditu, altutik baritonoraino, eta klarinetean eta klarinete baxuan ere aditua da.
1950eko eta 1960ko hamarkadetako groove eta jazz funkaren erakusle, Carterrek merezitako ospea landu du Billie Holiday, Django Reinhardt edo John Coltrane artista handien lanen berrirakurketari esker. Oraingoan, Organ Trio taldearen zuzendaritzapean iritsiko da Getxora, eta Alex White bateria jotzailearekin eta Gerard Gibbs teklatu jotzailearekin izango da oihoiltza gainean.
Getxo Jazz jaialdiko lehen eguneko egitaraua Irati Bilbao euskal kantariak hasiko du Hirugarren Milurtekoa atalean, jazzaren eta poparen arteko soinuak nahastuz. Bere lehen diskoko kantak aurkeztuko dit; diskoak eragin moderno eta garaikideak ditu, jatorrizko konposizioak eta mimoz eta sentsibilitatez moldatutako estandarrak batuz.
Temas
Más en Mundo
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha
-
Detenidas 27 personas en Bruselas en una macrooperación contra el narcotráfico
-
El informe final del Gobierno rumano identifica como ruso el avión no tripulado que se estrelló el viernes
-
Comienzan en Colombia las votaciones para elegir al sucesor del presidente Gustavo Petro