Errealitate birtuala erabiltzen hasi dira Gurutzetako ospitalean haurrek ziztatzeari dioten beldurra gutxitzeko
Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean programa bat jarri dute martxan odola ateratzeko prozesuan haurrekin errealitate birtuala erabiltzeko, ziztatzeak eragiten dien beldurra eta antsietatea gutxitze aldera.
Errealitate birtualeko betaurrekoak erabiltzean, haurrek entretenitzeko irudiak ikusten dituzte eta, horrela, odola ateratzeko prozesuan ez dira ohartzen orratzei eta osasun langileei dieten beldurraz. Ziztatzeko une egokia zein den jakiteko, betaurrekoen bidez ikusten den edukia emititzen duen monitorea dute erizainek.
Osakidetzatik jakinarazi dutenez, odola ateratzean errealitate birtuala erabiltzeko adin egokiena 5 urtetik aurrera da, eta proiektuan parte hartzen duten haurrek ezingo dute izan teknologia hori erabiltzeak konplikazioren bat eragingo dien gaixotasunik.
Teknologia horren eragin positiboak estimulu mingarriarekiko arreta galtzea eta beldurra nahiz antsietatea murriztea dira. Urtean 4.500*haur inguru joaten dira Odol-ateratze Pediatrikoen Unitatera, eta horietatik 2.500*haurrentzat izan daiteke onuragarria adierazitako prozesua.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako Zuzendaritzaren eta Berrikuntzako eta Kalitateko Zuzendariordetzaren lankidetzaren emaitza da programa. Erizaintzako Best Practice Spotlight Organization erakundeak emandako gomendioetan oinarritu da.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako Zuzendaritzak eta Berrikuntzako Zuzendariordetzak jarraitzen dute hainbat azterlanetan lan egiten, hala nola zauri konplexuen tratamenduan errealitate birtuala erabiltzeari buruzkoan. Azterketa horren bitartez, paziente helduei sendaketak egin bitartean sentitzen duten mina ebaluatuko da, lesioaren bilakaera miatuko da, pazientearen esperientzia aztertuko da eta teknologia hori erabiltzeak duen eragin ekonomikoa baloratuko da.
Temas
Más en Mundo
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha
-
Detenidas 27 personas en Bruselas en una macrooperación contra el narcotráfico
-
El informe final del Gobierno rumano identifica como ruso el avión no tripulado que se estrelló el viernes
-
Comienzan en Colombia las votaciones para elegir al sucesor del presidente Gustavo Petro