Elena Buenavida eskoltak Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du datorren denboraldian
Elena Buenavida eskolta kanariarrak Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du 2024-2025 denboraldian Valentzia Basketek utzita. Espainiako jokalari gazteen artean talentu gehien duenetako bat dela nabarmerndu dute talde bizkaitarretik.
Buenavidaren lagapenarekin, Lointek Gernika Bizkaiak zortzi jokalari ditu dagoeneko datorren denboraldirako: Itziar Ariztimuño, Kendra Chery, Marta Alberdi, Laura Westerik, Ane Olaeta, Maya Dodson, Irati Etxarri eta Elena Buenavida.
Azken denboraldian, jokalari kanariarrak Valentzia Basket eta Nou Paterna filiala uztartu ditu. Euroligan 4,8 puntu eta 1,7 asistentzia lortu ditu batez beste, eta LF Challengean, berriz, 12,5 puntu, 2,7 errebote eta 2,3 baloi lapurtukoak.
Buenavida Siglo XXI taldeko harrobitik atera da eta bi denboraldi daramatza Valentzian. Horrez gain, Espainiako selekzioko harrobiko izar nagusietako bat da eta Europako eta Munduko txapelketak jokatu ditu.
Jokalari kanariarrak adierazi du datorren sasoia hasteko "ilusio handia" duela. "Egunero oso gogor egingo dut lan pixkanaka jarritako helburuak betetzen joateko, baina batez ere Marea Granateak taldearen jokoarekin gozatzea nahi dugu", esan du.
Lucas Fernandez taldeko entrenatzaileak Valentzia Basketek eta Buenavidak Lointek Gernika Bizkaian ikusitako "sendotasuna, seriotasuna eta lehiakortasuna" nabarmendu ditu, bai eta emakumezkoen Endesa Liga "ondo baino hobeto ezagutzen duen jokalaria" dela. "Oreka asko ematen du kantxako bi aldeetan. Batez ere bere lehiakortasuna nabarmenduko nuke, edozein egoerari aurre egiteko gai delako", gaineratu du.
Temas
Más en Mundo
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha
-
Detenidas 27 personas en Bruselas en una macrooperación contra el narcotráfico
-
El informe final del Gobierno rumano identifica como ruso el avión no tripulado que se estrelló el viernes
-
Comienzan en Colombia las votaciones para elegir al sucesor del presidente Gustavo Petro