Euskal Herriko lurralde desberdinetako ikaskideekin trukaldia egingo dute aste honetan zazpi ikastolatako ikasleek
Euskal Herriko lurralde desberdinetako ikaskideekin trukaldia burutuko dute zazpi ikastolatako ikasleek Nafarroako erdialdeko Allo herrian dagoen Tahona aterpetxean astelehen honetatik ostiralera, ekainaren 10etik 14ra, Ikastolen Elkartetik jakinarazi dutenez.
Gernikako Seber Altube ikastola, Altsasuko Iñigo Aritza ikastola, Sarako Olhain ikastola, Elorrioko Txintxirri ikastola, Tuterako Argia ikastola, Sohütako Eperra ikastola eta Uztaritzeko Louis Dassance ikastolako ikasleak izango dira Ipar-Hegoa trukaldian parte hartuko duten ikastolak.
Bi txandatan hartuko dute parte
Bi txandatan hartuko dute parte: lehena astelehen honetatik asteazkenera, ekainaren 10etik 12ra, eta, bigarrena asteazkenetik ostiralera, hilaren 12tik 14ra. Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldeak antolatu du ekimena, eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntza jaso du, erakundeak kooperaziorako eta elkarlanerako eman eta eskainitzen duen aukeraren bitartez.
Trukaldiaren helburu orokorrak dira Euskal Herriko kultur erreferenteak eta askotariko kultur adierazpenak ezagutzea, euskal identitatea indartzeko kultur adierazpen berriak sortzea, balio hezitzaileetan oinarritutako elkarbizitza euskalduna sustatzea eta Nafarroako eta Alloko ingurune naturalen aberastasunaz jabetzea.
Halaber, ekimenak helburu zehatzagoak ere baditu, hala nola garapen pertsonalari garatzen laguntzeko bizipenak izatea, harreman sarea hedatu eta komunikaziorako gaitasunak garatzea, euskal kulturaren eragile aktibo eta sortzaile bilakatzea eta harremanak ludikotasunean ardaztea.
Azkenik, trukaldiak hizkuntza helburuak ditu, besteak beste, Euskal Herriko aniztasun linguistikoaz jabetzea eta norberarena aberastea, hizketa komunitatea indartzea eta hizkuntza komunitatea saretzea, eta "euskararen estetika" positiboa eraiki eta indartzea.
Temas
Más en Mundo
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha
-
Detenidas 27 personas en Bruselas en una macrooperación contra el narcotráfico
-
El informe final del Gobierno rumano identifica como ruso el avión no tripulado que se estrelló el viernes
-
Comienzan en Colombia las votaciones para elegir al sucesor del presidente Gustavo Petro