Ertzaintzak aste honetan Bartzelonan egin den Security Forum azokaren, segurtasunaren erreferentziako jardunaldiaren, hamaikagarren edizioan parte hartu du. Euskal poliziak “Berrikuntza segurtasunaren zerbitzura” izenburua daraman stand bat jarri du. Biltzarreko adituen hitzaldietako batean Hugo Carlos Prietok, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Sekzio Zentraleko komisario buruak, hitz egin du.
Aste honetan, ekainaren 5ean eta 6an, Security Forum azokaren urteko edizioa egin da Bartzelonako Biltzar Jauregian
Aste honetan, ekainaren 5ean eta 6an, Security Forum azokaren urteko edizioa egin da Bartzelonako Biltzar Jauregian. SICUR eta USEC biltzarrekin batera, Estatuan segurtasunaren arloan egiten den hiru ekitaldi handietako bat da. "Bertan sektorearen zati handi bat izaten da, eta profesionalen topagune garrantzitsua izateaz gainera, segurtasunaren esparruko soluzio berritzaileenak ere aurkezten dira", azpimarratu dute Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailetik.
"Edizio honetako ardatza higiezinen segurtasuna izan da, eta aurten ere, bi biltzar-jardunaldi antolatu dira, segurtasunaren esparruko profesionalek aurre egin behar izaten dieten erronka nagusiak aztertzeko".
Biltzarraren programak sektoreko garrantzi handiko adituak elkartu ditu hitzaldi eta eztabaida-mahaietan. Hilaren 5ean, Hugo Carlos Prietok, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Sekzio Zentraleko komisario buruak, Kriminalitate-zantzuak dituzten desagerpenak, ikerketaren errealitatea gaiaz hitz egin du.
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea eta Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria izan dira bertan.