J.A. Bayona eta Belen Atienza izango dira asteartean 'Zinemagileen arteko Elkarrizketak' zikloan
Bayonaren eta Atienzaren arteko topaketa 19:00etan hasiko da
Juan Antonio Bayona zine zuzendariaren eta Belen Atienza ekoizlearen arteko solasaldiarekin bukatuko da Donostian Zinemagileen arteko Elkarrizketak programaren hirugarren denboraldia asteartean, ekainaren 4an. Topaketa Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan izango da, eta sarrera doan bada ere, urtarrilaren 8a baino lehen matrikulatu zirenek izango dute lehentasuna.
Koldo Mitxelena Kulturuneak, Z365 Donostia Zinemaldiaren urte osoko atalak eta Elias Querejeta Zine Eskolak antolatu dute zikloa elkarlanean, eta ekainaren 28tik aurrera, edizio honetako solasaldi guztiak egongo dira ikusgai Koldo Mitxelena Kulturuneko YouTubeko kanalean eta Donostia Zinemaldiaren webgunean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, J.A. Bayona Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izan berri da eta Belen Atienzarekin hitz egingo du urteetan zehar sortu duten zuzendari-ekoizle harremanari buruz.
Bayonaren eta Atienzaren arteko topaketa 19:00etan hasiko da
Zehazkiago, egin duten azken filma izango dute aztergai: La sociedad de la nieve / Society of the Snow. Filmak amaiera eman zion Veneziako Zinemaldiari, Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen eta izendatuta zegoen 13 Goya sarietatik 12 lortu zituen, besteak beste, film onenarena eta zuzendari onenarena. Horrez gain, filmak Europako Zinemaren Akademiaren bi sari ere lortu zituen, eta beste bi izendapen Oscar sarietan.
Bayonaren eta Atienzaren arteko topaketa 19:00etan hasiko da, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan, eta sarrera doakoa da, nahiz eta urtarrilaren 8a baino lehen matrikulatu zirenek izango duten lehentasuna.
Temas
Más en Mundo
-
Abelardo de la Espriella e Iván Cepeda disputarán la segunda vuelta presidencial en Colombia
-
El alcalde de París relativiza los disturbios en medio de acusaciones de la ultraderecha
-
Detenidas 27 personas en Bruselas en una macrooperación contra el narcotráfico
-
El informe final del Gobierno rumano identifica como ruso el avión no tripulado que se estrelló el viernes