Bilboko Konpartsak federazioak Txosnaganeko mendi igoeraren 12. ekitaldian izena emateko epea zabaldu du. Ibilaldi neurtua ekainaren 8an izango da eta izen-ematea doan egin daiteke bikoteka, ekainaren 6ra arte edo parte hartzaile kopurua agortu arte, bilbokokonpartsak.eus webgunean.

Txosnagane mendia hainbat izenekin da ezaguna, besteak beste, Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Txosnagane mendia hainbat izenekin da ezaguna, besteak beste, Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu. Pagasarriren eta Ganekogortaren artean dago, eta 877 metroko altuera dauka

Ohiko bi bideetatik antolatu dira martxak

Aurten, iaz bezala, ohiko bi bideetatik antolatu dira martxak, parte hartzaileek aukeratzeko. Lehenengo bidea luzea da, mendian eskarmentua duen jendearentzat, eta 19,48 kilometro ditu (854 metroko goranzko desnibela). Dokumentazioa 08:15ean batu eta 15 minutu geroago izango da irteera San Adrian auzoko eliza paretik.

Bigarren bidea laburragoa da, 14,39 kilometrokoa (446 metroko goranzko desnibela)

Bigarren bidea laburragoa da, 14,39 kilometrokoa (446 metroko goranzko desnibela). Parte hartzaileek 09:15ean batuko dute dokumentazioa eta 15 minutu geroago irtengo dira, leku beretik.

Helmuga Atxuriko Enkarnazio plaza izango da bi kasuetan, auzoko jaiekin bat eginez

Helmuga Atxuriko Enkarnazio plaza izango da bi kasuetan, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia aurkituko dituzte, eta bertan izango da parte hartzaileentzako sari banaketa ere.